ESKERRIK ASKO 2018!
Aurtengo Gabonak ere heldu dira. 2018 bukatuz doa eta 2019ari laister egingo diogu ongi-etorria. Bien bitartean, jan-edanak ugari, familiarteko uneak ere hortxe, eta noiz edo noiz parranda apurtxo bat, batez ere datorren urteari hasiera emango diogun gauean.
Gehiago irakurriIKASLEAK EUSKARALDIKO MINTZODROMOAN!
#DA53 #DAaskodira
Dakizuenez, joan den asteazkenean hasi da aurtengo Durangoko Azoka. Betiko lez, abenduko zubiak ematen digun aukera aprobetxatuta, geu ere bertan izan ginen, ikasleen egunean, bueltatxoa egin eta zenbait produktu erosteko.
Gehiago irakurriMODELA ITZULTZAILE AUTOMATIKOA
Aste honetan aurkeztu da MODELA itzultzaile automatikoa. 2016-2017an garatutako ikerketa-proiektu baten emaitza izan da; Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk kudeatzen duten ELKARTEK programa bidez finantzatutako proiektua, hain zuzen ere. Proiektuaren garapenean hainbat erakundek hartu dute parte, haien artean Elhuyarrek, Mondragon Linguak edota EHU/UPVko IXA ikerketa taldeak.
Gehiago irakurriONGI ETORRI MASTODON.EUS
Euskal komunitateak fedibertsoan duen txokoari buruz hitz egingo dizuegula esanez gero, zertaz ari garela pentsatuko zenukete? Ongi etorri Mastodon.eus taldera.
Zer da Mastodon.eus
Gehiago irakurriLEHEN HITZA EUSKARAZ
Astebete. Horixe falta da @euskaraldia gure artean izateko. Ziur gaude irrikitan zaudetena datorren barikua noiz helduko; txaparen bila joan zaretela ere esango genuke lar erratu barik. Horrez gain, etxerako lanak eginda izango dituzue, hau da, joan den asteko blog sarrera irakurrita, Euskaraldiko bideo guztiak ikusita, aholkuak kontuan hartuta, auzokoekin hitz eginda… Prest zaudete, inongo zalantzarik gabe.
Gehiago irakurri#AHOBIZI ZEIN #BELARRIPREST IZATEKO AHOLKUAK
Aste bi baino gutxiago falta da @euskaraldia hasteko, eta denok gogotsu gauden arren, baten bat despistatuta ere ibiliko da, zer egin behar den argiegi izan gabe. Guk, badaezpada, sarean zabaldu diren aholkuen bildumatxoa dakargu aste honetan. #Belarriprest zein #ahobizi izan, beraz, ez galdu gaurko sarrera.
Gehiago irakurriERRAZTU DEZAGUN LANA SAREAN
Gaurkoan gai bakarra izan beharrean, kontu birekin gatozkizue. Biak ala biak lehendik daude erabilgarri sarean, baina, kontuan izanda zenbat gauza agertzen diren egunero, pentsatu dugu bi hauek berriro hemen aipatzea interesgarria izan daitekeela zuontzat.
Gehiago irakurriAlakazum!
Azaroaren 1a, Domu Santu eguna, hementxe izango da astebete barru, eta azken urteotan bezala, ziurrenik bezperan Halloween ospatuko da leku askotan. Estatu Batuetako gero eta ohitura gehiago bertaratzen ari garen garai hauetan, eta joera horri nolabait aurre egiteko, sortu du Alakazam! jokoa Enric Aguilar balentziarrak Zombi Paella zigilu editorialarekin batera.
Gehiago irakurri