Zornotzako Barnetegia 1992an zabaldu zen, eta ordutik Aurten Bai Fundazioak kudeatu du.
Etxeak hiru solairu ditu:
Beheko solairua: Bertan zerbitzu orokorrak eskaintzen ditugu. Administrazio-idazkaritza bulegoak, aretoa, jangela, txokoa eta garbitegia (labanderia) daude bertan.
Lehenengo solairua: Ikasgelak eta irakasle gelak daude. Guztira, 13 ikasgela, irakasle gela, eta lau ikasteko gela. Gelak 24 orduz egoten dira zabalik, ikasleek non ikasi izan dezaten. Gainera, Zornotzako Barnetegiak teknologia berrien aldeko apustu garbia egiten duenez, ikasgela gehienek arbel digitala dute.
Bigarren solairua: Bertan logelak daude. Guztira 32 logela dira. 2, 3 eta 4 ohekoak dira gehienak. Gainera, mugikortasun urriko pertsonentzako bi logela daude bertan. Logela guztietan ikasleek ohea, armairua, idazmahaia eta flexoa dituzte.
Barne dauden ikasleentzako komunak eta dutxak bertan daude.
Beste zerbitzu batzuk:
- Mugikortasun mugatua duten bezeroei egokitutako etxea.
- Igogailua
- WIFIa
- Doako aparlekua
- Sukaldea (dieta egokituak, menu ugariak eta etxeko janaria)
- Labanderia
- Izarak (astero garbiak)
- 24 orduko ikasleentzako zerbitzua zabalik.
- Egongela, eta bertan: TV, mahai-jokoak, musika...