C2 ikastaroa - 2024-2025
Aukerak
- Jardun bikoa: aurrez aurre eta online
- Online
Egutegia eta prezioa
Urria-maiatza
EPEA | FASEA |
Urria | Aurkezpena, diagnosia eta hasiera |
Urria-martxoa | Ekintza komunikatiboa eta testu-arkitektura |
Martxoa | Tarteko ebaluazioa |
Apirila-maiatza | Azterketarako prestakuntza |
Maiatza | Amaierako ebaluazioa |
Ikastaroaren prezioa (aurrez aurre zein online): 900,00 €.
Matrikula egin nahi duzu?
Matrikula egiteko, deitu (946 308 304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.
Kutxabank : ES80 2095 0023 59 2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa
Dirulaguntzak
Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia da eta, ondorioz, honako dirulaguntzak dituzu aukeran: DIRULAGUNTZAK.
Gure deskontuak: Bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da! :)
Deskontu eta dirulaguntzak ezin dira metatu.
Xehetasunak
ORDU-KOPURUA
- Irakastorduak: 190
- Jardun bikoa: astean, 3 ordu, aurrez aurre eta 3 ordu asinkrono, Moodlen.
- Online: astean, 6 ordu asinkrono, Moodlen.
- Tutoretzak: 15 minutu, bi asterik behin. Ordua irakasle eta ikaslearen artean adostuko dira, urte guztirako ordua adostuko da.
LAN EGITEKO MODUA
- Ikasturtea unitate didaktikotan banatuta dago, unitate bakoitza testuinguru jakin bat lantzera bideratuta dago; hain zuzen, testu-eredu batean oinarritutako lanketa izango du abiapuntu eta helburu.
- Unitate-amaieran, ahoz edo idatziz, ikasleak ekoizpena entregatu behar du, eta balekoa eman behar dio tutoreak; eman arte ikasleak ez du unitatea gaindituko. Unitateak zein azterketak gainditu behar dira ikastaroa gainditzeko.
GAITASUN KOMUNIKATIBOA EBALUATZEKO PROBAK
DIAGNOSIA
- Ikastaroa hasi baino ez egiten da
- Helburuak
- Ikasle bakoitzaren abiapuntua zehaztu
- Taldearen diagnosia egin, helburuak eta unitateen antolaketa egokitzeko
TARTEKO PROBA
- Martxoa inguruan egiten da
- C2C2 maila gaindituz gero, lehenengo deialdiko azterketara joan ahal da ikaslea (eta bigarrenera)
AMAIERAKO PROBA
- Maiatza aldera egiten da
- C2C2 maila gaindituz gero, bigarren deialdiko azterketara joan ahal da ikaslea (eta hurrengo ikasturteko lehenengora)
*C2C2 maila gainditzeko baldintzak:
- Ikastaroan agindutako lanen %75 gainditzea (epearen barruan)
- Asistentziaren %80 betetzea
- Ebaluazio-azterketa gainditzea
IKASTAROAREN EZAUGARRI OROKORRAK
HELBURUAK | Erabiltzaile aditua-maila lortzea. |
EDUKIAK | Soziolinguistikoak: testuingurua. Testualak: testu-arkitektura. Estrategikoak: elementuen erabilera estrategikoa. Linguistikoak edo gramatikalak. |
METODOLOGIA | Parte-hartzailea eta praktikoa. Elkarreragina eta bakarkako lana. Unitate didaktikoetan antolatutakoa. |
EBALUAZIOA | Diagnosia. Ebaluazio etengabea. Autoebaluazioa. Tarteko eta amaierako proba. Bukaerako ebaluazioa. Maila egiaztatzeko probak (HABE). |
OINARRIA | Ahozko eta idatzizko testuak. |
DENBORA (ORDUTAN) | 190 irakastordu 500 ikastordu |
ORDUTEGIA | Online: 6 irakastordu astean (Moodle). Jardun bikoa: 6 irakastordu astean (aurrez aurre eta Moodle). |
HELBURU OROKORRAK
C2 maila amaitzean, ikaslea gai izango da:
Ahoz
- Esparru akademikoan, azalpenak eta esplikazioak emateko gai bati buruz. Azalpenak, adibidez eta deskribapenez osatuko ditu, betiere hartzaileen zailtasun eta zalantzak argitzea xede.
- Bere lanean, iritziak emateko gai bati buruz. Iritzi horiek defendatu eta argudiatuko ditu, besteak konbentzitzeko eta zerbait egitera bultzatzeko asmoz.
- Maila bereko eta maila ezberdineko ezagun zein ezezagunen aurrean, iraganeko gertaera bat azaldu eta informazioa emateko, gaur egungo gertakariekin alderatuz eta sentimenduak adieraziz.
- Ezagun zein ezezagunen arteko elkarrizketa batean, arazo ezagun bat azaltzeko. Azalpena, argibideak eta instrukzioak emanez egingo du, informazioa eman eta eragina sortzeko asmoz.
- Elkarrizketatua izanez gero, batetik, gai bati buruzko azalpenak egin eta iritziak emateko; eta, bestetik, elkarrizketatzailearen asmoei erreparatu ondoren, asmo horiei erantzun gabe bere iritziak emateko.
- Hitzaldi baten atarian, hizlaria aurkezteko eta, hizlariaren ibilbidea adieraziz, honen parte hartzea justifikatzeko.
- Jendaurrean, gutxieneko iraupena duen hitzaldia emateko bere jakintza-esparruko gai batez.
- Gai batean aditua den neurrian, mahainguru batean parte hartzeko, azalpenak egin eta iritziak defendatuz bere ikuspuntua egoki aurkeztea xede.
Idatziz
- Dibulgazio mailako aldizkari batean, iritzi-artikulua idazteko gai bati buruz, xede izanik gaiari buruzko informazioa ematea eta gaiarekiko jarrera bat sortaraztea.
- Esparru akademikoan, testu esplikatiboa idazteko ikasleentzat, gai bati buruzko informazioa ematea xede, gaia erraz eta argi ulertzeko moduan.
- Dibulgazio-aldizkari batean, azalpen-artikulua egiteko, gai bati buruzko informazioa ematea eta gogoeta eragitea xede.
- Lan-esparruan, proiektu baten aurkezpen-txostena egiteko zuzendaritzari zein lankideei, xede izanik gai batekiko interesa piztea eta proiektuaren baliagarritasuna adieraztea.
- Lan-esparruan, urteko memoria egiteko lankideentzat eta zuzendaritzarentzat. (Edo, elkarte batean, zuzendaritza-batzorde zein bazkideentzat).
- Bera aditua den gaiari buruzko jardunaldi edo topaketa batzuetarako, komunikazio bat idazteko, kontuan izanik entzuleen aurrean irakurri beharko duela eta aldizkari batean argitaratu.
EDUKIAK
Testuingurua eta ekintza komunikatiboa:
Testu-arkitektura:
Testuaren azpiegitura orokorra
- Plan orokorra
- Sekuentziak
- Interaktibotasuna
Testualizatze-mekanismoak (loturak)
- Konexioa: testu-antolatzaileak
- Izen-kohesioa
- Aditz-kohesioa
Ardura enuntziatiboaren mekanismoak
- Ahots enuntziatzaileak
- Modalizazioa
Matrikula egin nahi duzu?
Matrikula egiteko, deitu (946 308 304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.
Kutxabank : ES80 2095 0023 59 2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa