IDAZMENA LANTZEKO IKASTAROA 2025
HABEren azterketa idatzia egin behar duzu maiatzean? Bada, geuk idazlana prestatzen lagunduko dizugu.
B1, B2 eta C1 mailetako idazmena lantzeko ikastaro berezia antolatu dugu Pazko Asterako. Ikastaro honen iraupena astebetekoa da, eta 30 ordukoa da.
Orain duzu HABEren azterketaren idatzizko proba prestatzeko aukera ezin hobea.
Idazmena lantzeko ikastaroaren egutegia eta prezioa
Ikastaroa | Egunak | Prezioa |
Apirilaren 21etik 25era | 5 | 250,00 € |
Idazmena lantzeko ikastaroaren ordutegia
Ikastaro honek astelehen ostiral bitartekoa izango da eta ordutegia ondorengoa da (asteburuetan ez dago eskolarik, eta soilik eskaintzen da pentsio erdia).
ASTELEHENETIK OSTEGUNERA: |
Goizeko eskolak: 9:00-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00) |
Bazkaria: 14:00 |
Arratsaldeko eskolak: 15:00-17:00 |
Ez da pentsio osoa eskaintzen. 17:00etan barnetegia itxiko da. |
OSTIRALEAN: |
Goizeko eskolak: 9:30-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00) |
Bazkaria: 14:00 |
Ostiralean arratsaldetan ez dago eskolarik. |
Matrikula egiteko aukerak
Egonaldiari dagokionez, aukera bakarra dute ikasleek: pentsio erdia (etxera joan lo egitera).
Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko ikasleen gutxieneko adina 16 urtekoa da (matrikulatzeko unean beteta, edota matrikulazioa gauzatzen den urte naturalean betetzekoa).
Deskontua Zornotzako Barnetegian ibilitako ikasleentzat
Gure deskontuak: 2024-2025 ikasturtean Zornotzako Barnetegian ikasle direnei %20ko deskontua aplikatuko zaie, eta 200,00 euro ordainduko dute.
Matrikula egin nahi duzu euskara ikastaroan?
Matrikula egiteko, derrigorrezkoa da matrikula egiteko formularioa betetzea.
Formularioa beteta, zurekin jarriko gara izen-ematea konfirmatzeko. Behin konfirmatuta, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.
Kutxabank: ES80 2095 0023 59 2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa
Matrikulatzeko lehentasuna
Lehentasuna izango dute Zornotzako Barnetegiko ikasleek. Plazak agortu arte.