Zornotzako Barnetegiak euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditu. Horretarako, hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematikoan kudeatzeko prozesua abian jartzeko zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu hori aholkularitza, metodologia parte-hartzailean eta etengabeko hobekuntza prozesuan oinarrituta dago.
Arestian aipatutakoa lortze aldera, hona hemen zerbitzu horretan burutzen ditugun jarduerak:
- Egoera zertan den ikusi, hau da, diagnosia egiten dugu.
- Plana diseinatu eta garatu.
- Plana jarraitu eta ebaluatu.
- Hizkuntzaren Kudeaketa Sistema.
- Euskararen erabilera formala zein informala sustatu.
- Gogoeta egiteko hizkuntzen garrantziaren gaineko tailerrak.
Egun, jarduera horiek zenbait bezerorekin burutzen ditugu, hizkuntza normalizaziorako planen barruan, bezero horien artean, besteak beste, ondorengo hauek ditugu: EITB, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskaltel S.A. eta Galdakaoko Ospitalea.
Aurrekoez gain, beste lan hauek ere eskaintzen ditugu:
- Euskara Planak.
- Hizkuntza aholkularitza.
- Euskararen erabilera bultzatzeko ekimenak.