Zornotzako Barnetegia - Larrea auzoa, z/g - 48340 Amorebieta-Etxano
Hemen gaude!
Zornotzako Barnetegia Amorebieta-Etxanoko Larrea Auzoan dago. Erdigunetik gertu, hamar minutura oinez, bertan ikastola, eskola publikoa eta kiroldegia ere badaude.
Amorebieta-Etxano 19.000 biztanle inguruko herria da eta Bizkaiko erdialdean dago. Bilbotik, Durangotik eta Gernikatik edo Urdaibaiko Biosferaren Erreserbatik 15-20 minutura, eta Donostiatik edo Vitoria-Gasteiztik 60 minutu baino gutxiagora. Gainera, oso ondo komunikatuta dago garraio publikoari esker (Bizkaibus zein Euskotren).
Nola iritsi barnetegira eta non aparkatu >>>
Amorebieta
Amorebieta-Etxanoko herria asko hazi da azken urteotan. Beraz, udalerri txiki baten abantailak izateaz gain, kirol, aisialdi eta asistentzia zerbitzu ugari ditu. Azken horien artean aipamen berezia merezi dute:

Zelaieta Zentroa

Kiroldegia
Udalarekin dugun akordioari esker, gure Ikasleek bazkideen abantaila berak dituzte (igerilekua dohainik, prezio bereziak ikastaroetan, gimnasioan,...) Kiroldegia barnetegitik gertu dago

Zornotza Aretoa
Zinea, antzerkia, musika, ikuskizunak, ... kultura zure esku.

Eta askoz gehiago
Amorebietak beste hainbat gauza ere eskaintzen dizkizu: komertzioak, banketxeak, anbulatorioa (larrialdi zerbitzua), aisialdirako guneak, bidegorriak...