Hemen zaude

UDAKO IKASTAROAK

Udako ikastaroak uztaila-iraila bitartean eskaintzen dira. Udako ikastaroak 12 eguneko iraupena dute eta egunean 8 eskola ordu eskaintzen dira, bi modalitateetan: pentsio osoa edo pentsio erdia.

Orain duzu HABEren azterketak edo bestelako oposizioetako euskara-probak prestatzeko aukera ezin hobea.

EMAN IZENA

 

udako barnetegia

Ikastaroak 2025

IkastaroakEgunakOrduakPentsio osoaPentsio erdia
ekainaren 30etik uztailaren 11ra1296525,00 €445,00 €
uztailaren 14tik 25era1296525,00 €445,00 €
abuztuaren 4tik 15era1296525,00 €445,00 €
abuztuaren 18tik 29ra1296525,00 €445,00 €
irailaren 1etik 12ra1296525,00 €445,00 €
irailaren 15etik 26ra1296525,00 €445,00 €

Udako ordutegia

Udako ikastaroak astelehenean hasi eta hurrengo asteko ostiralean bukatzen dira. Hau da, 12 egun lektibo dira jarraian, asteburua barne. (Ikastaroen bitarteko asteburuetan Barnetegia itxita egongo da.)

Udako ordutegia

Gosaria: 8:00
Goizeko eskolak: 8:30-14:00
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:00-18:00
Kanpo ekintzak: 18:15-20:30
Afaria: 21:00
Mahai jokoak eta filmak: 21:30
Isiltasuna: 24:00
Idazkaritza: Zabalik 24 orduan

Matrikula egiteko aukerak

Egonaldiari dagokionez, aukera bi dituzte ikasleek:

  1. Barne gelditzea - pentsio osokoak: eskolak eta egonaldia pentsio osoan (gosaria, bazkaria, afaria).
  2. Etxera joan lo egitera - pentsio erdia: eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.

Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko ikasleen gutxieneko adina 16 urtekoa da (matrikulatzeko unean beteta, edota matrikulazioa gauzatzen den urte naturalean betetzekoa).

udako barnetegia

Dirulaguntzak

Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia da eta, ondorioz, honako dirulaguntzak dituzu aukeran: DIRULAGUNTZAK.
Gure deskontuak: udako ikastaroetan (pentsio erdian zein osoan) bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da!

Deskontu eta dirulaguntzak ezin dira metatu.

Matrikula egin nahi duzu?

Matrikula egiteko, deitu (946 308 304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.

Kutxabank: ES80 2095 0023 59 2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa

EMAN IZENA