Hemen zaude

Galde-erantzunen datu-basea – FAQ

1. HABEren azpimaila bat lortzeko, zenbat ordu/ikastaro egin behar dut barnetegian?
HABEren azpimaila bat ikastaro batean egin daiteke. Baina kontuan hartu behar da zenbat ordu eginda dituzuen aurretik. Begiratu:

2. HABE azterketa egiteko zer da beharrezkoa?
Hau erantzuteko urtetik urterako ebazpena kontuan hartu behar da. Egun indarrean dagoen ebazpenean honakoa jasota dago: ikasturtean euskaltegian zein barnetegian matrikulatuta egotea eta maila bakoitzari dagokion maila gaindituta izatea.

3. Ez dut inoiz euskara ikasi. Barnetegira joan naiteke?
Bai. Mailaketa-proba bat egingo dizugu, eta eta maila zein den, dagokizun taldean jarriko zaitugu.

4. Talde batean zenbat ikasle egoten dira?
Taldeak 8 eta 12 ikasleren artekoak izaten dira normalean.

5. Ikastaro batek zenbat irauten du?
Neguko ikastaroek 3-4 aste irauten dute. Udakoek, ostera, 12 egun (kontuan izan asteburuak ere barne daudela).

6. Zenbat urte izan behar ditut barnetegira joateko?
16 urte.

7. Zein da barnetegian erabiltzen den metodologia?
Gure metodologiaren oinarrian egitea dago.  Hizkuntzarekin zerbait egitea, hau da, testuak sortzea, hizkuntza erabiltzea komunikatzeko, idatziz zein ahoz, modu kontrolatuan zein askean, eskolan zein eskolatik kanpora. Eta horretarako, horretan gaitzeko, ataza desberdinak burutzen dituzte ikasleak eskolan, baina, beti ere, azken helburu horretara begira, beti ere, ikasleak hizkuntza erabiltzaile gisa gaitzeko.

8. Zertan ezberdintzen dira barnetegia eta euskaltegia?
Euskaltegian eskolak amaitu eta ikaslea badoa, barnetegia ikaslearen bizilekua da, barnetegia ikasleari euskaraz bizitzeko eta euskara bizitzeko aukera ematen dio. Eta horrekin lotuta, euskararekin harreman normalizatu bat sortzeko aukera ematen dio.

9. Nik euskara nire herrian ikasi dut, kaleko euskara da nirea. Alfabetatubakoa naiz. Barnetegian arazorik izango dut?
Ez. Zuk mintza landuta duzu zalantza barik, baina idatzia landu gabe duzu. Beraz, irakaslearekin-eta gelan horixe landuko duzu.
Euskalkia ez dena inolako oztopoa argi dago. Horretan eskarmentua badugu.

10. Eskolak jasotzeaz gain, aparteko lana egin behar dugu?
Barnetegiak, eskolak behin amaituta, ekintzak antolatzen ditu ikasleek eskola girotik kanpora euskaraz bizitzen eta euskara erabiltzen jarrai dezaten, horretaz aparte, ikasteko gelak daude eta bertan hainbat baliabideren berri ikasleek ikasten jarrai dezaten, baina ez ditugu aparteko lanak agintzen. Dena den, argi izan behar dugu zenbat eta ordu gehiago eman ikasten, orduan eta laburrago izango dela ikasprozesua..

11. Barne geratzen banaiz, izarak-eta ekarri behar ditut?
Barne geldituz gero, barnetegiak jartzen ditu izarak, baina toallak eta garbitasunerako produktuak nork bereak ekarri behar ditu, bukatzeko, txankletak ere ekartzea komeni da.
Nor bere arropak garbitzeko, labanderia txiki bat daukagu. Barnetegian eskolak, kanpo ekintzak, kirola egiteko aukera eskaintzen dugunez, komeni da horiek kontuan izatea, eta horietarako arropa eta zapata egokiak ekartzea.

12. Barne geratzen ez banaiz, kanpo ekintzetan esku har dezaket?
Bai.

13. Barne banago, toallak edota eskuzapiak ekarri behar ditut?
Bai.

14. Barne banago, txankletak ekarri behar ditut?
Bai, dutxarako-eta komenigarriak dira.

15. Gauean, zer egiten da barnetegian?
Mahai-jokuetan aritzeko, film bat ikusteko aukera dago, baita telebista ere.

16. Zein da barnetegiko ordutegia neguko ikastaroetan?
Neguan zabalik dago asteleheneko 8:30etik ostiraleko 18:00etara.

17. Zein da barnetegiko ordutegia udako ikastaroetan?
Udan zabalik dago ikastaroko lehen eguneko 8:00etatik azken eguneko 18:00etara.

18. Diabetikoa naiz, eta hori dela eta dieta berezia dut. Hori kontuan hartuko da nire otorduak prestatzean?
Ez dago inolako arazorik. Ikastaroaren lehenengo egunean esan sukaldariari, berak jakin dezan. Horrela, dieta berezia prestatuko dizu.

19. Zeliakoa naiz, eta hori dela eta dieta berezia dut. Hori kontuan hartuko da nire otorduak prestatzean?
Ez dago inolako arazorik. Ikastaroaren lehenengo egunean esan sukaldariari, berak jakin dezan. Horrela, dieta berezia prestatuko dizu.

20. Barazkijalea naiz, eta hori dela eta dieta berezia dut. Hori kontuan hartuko da nire otorduak prestatzean?
Ez dago inolako arazorik. Ikastaroaren lehenengo egunean esan sukaldariari, berak jakin dezan. Horrela, dieta berezia prestatuko dizu.

21. Plateren bat gustatzen ez bazait, zer egin dezaket?
Gure otorduetan aukera zabala izaten da. Izan ere, 1. platererako 3 aukera daude, eta 2. platererako 2 aukera. Postreetan ere aukera zabala dago (frutak, jogurtak eta etxeko prostreak egoten dira beti). Beraz, horrelako arazorik ez duzu izango.

22. WIFIrik badago?
Bai, etxe osoan. Doan eta klabegabekoa da.

23. Kirol egiteko aukerarik badago barnetegian?
Bai, noski. Ingurua oso aproposa da korrika egiteko. Horretaz gain, kiroldegia oso gertu dugu (200 bat metrora), eta igerilekura debalde sartzen dira gure ikasleak. Honez gain, gimnasioan eta ikastaroetan deskontu polita dute gure ikasleek.

24. Zein da kiroldegiko ordutegia?
Goizeko 8etatik gaueko 10ak arte.
Informazio gehiago behar baduzu: Larrea Kiroldegia

25. Barne geratzen banaiz. Eskolak amaitzen direnean, zer egin dezaket?
Kanpo ekintzetan parte har dezakezu, edota mediatekan gera zaitezke. Beste ikasle batzuekin herrira joan zaitezke, paseo bat egin dezakezu… Baina gogoratu euskara ikastera eta hobetzera etorri zarela!!

26. Barne banago eta gaixotzen banaiz. Zer egin dezaket?
Oso kontu larria ez bada, logelan geratzeko aukera duzu. Amorebietako osasun-zentroko guardian edo libre dagoen mediku batek ikusiko zaitu inolako arazorik gabe, edota zu ikustera etorriko da barnetegira.

27. Ibiltzeko arazoak ditut. Barnetegira joaterik badut? Barne geratzeko arazorik izango dut?
Mugikortasun urriko pertsona bazara, lasai egon. Gure etxe osoan ibili ahal izango zara: korridoreak zabalak dira, igogailua badago, eta arranpalak ere baditugu eskailerak ez igotzeko.
Komunak eta logela bereziak ditugu zure egoera kontuan hartuta.

28. Lanean nago, baina barnetegira joan nahi dut. Aukerarik badut?
Ordutegia zein duzun. Kasu guztiak aztertzen ditugu. Nahi izanez gero, beti egoten da bideren bat gure ikaslea izateko.

29. Logelak lagun bakarrarentzako dira?
Ez. Hiru-lau lagunentzako izaten dira.

30. Logeletan komunik badago?
Ez.

31. Barnetegian badago erretzerik?
Ez.

32. Barnetegira animaliak ekarri daitezke?
Ez.

33. Logelakideak nire adinekoak izango dira? Euren euskara maila ona izango da?
Logelak betetzeko 3 irizpide izaten ditugu kontuan: generoa, adina eta euskara maila.

34. Barnetegira nire bikotekidearekin edota lagun batzuekin/batekin joaten banaiz. Gela berean lo egin dezakegu?
Bai.

35. Ikastaroa hasita eta ordainduta, barnetegira joateari utzi behar badiot. Ordaindutakoa berreskuratzerik badago?
Bai, baina bakarrik urritik ekainera bitarteko ikastaroetan. Horretarako ikastaroa hasi den astean jakinarazi behar diguzu. Eta aztertu ondoren, ordaindutakoaren %25eko atxikipena egingo zaizu. Gainontzekoa itzuliko zaizu.

36. Arratsaldean edota gauean norabait joaten banaiz, arazorik izango dut sartzeko?
Ez. Gaueko 10etatik aurrera gauzaina egoten da, eta berak zabalduko dizu.

37. Barnetegian badago aparkatzeko lekurik?
Bai. Debaldekoa.

38. Barnetegian badago garbitegirik edo ikuztegirik?
Bai. Garbigailuak eta arropa lehortzeko makinak daude. Lisatzeko makinak eta lisatzeko oholak ere badaude.

39. Barnetegian ikasteko diru-laguntzarik badago?
Zure herriko udaletxean galdetu behar duzu. Izan ere, udal batzuek diruz laguntzen dute ikas-prozesua, eta beste batzuek, ordea, ez.
Bestalde, baliteke maila bat aitortzen zaion ikasle bati HABEk diruz laguntzea.

40. Langabetuentzat badago diru-laguntzarik barnetegian ikasteko?
Ez.

41. Eskoletara joatea derrigorrezkoa da?
Bai.