Zornotzako Barnetegiak euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditu. Horretarako, hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematikoan kudeatzeko prozesua abian jartzeko zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu hori aholkularitza, metodologia parte-hartzailean eta etengabeko hobekuntza prozesuan oinarrituta dago.

Arestian aipatutakoa lortze aldera, hona hemen zerbitzu horretan burutzen ditugun jarduerak:

  • Egoera zertan den ikusi, hau da, diagnosia egiten dugu.
  • Plana diseinatu eta garatu.
  • Plana jarraitu eta ebaluatu.
  • Hizkuntzaren Kudeaketa Sistema.
  • Euskararen erabilera formala zein informala sustatu.
  • Gogoeta egiteko hizkuntzen garrantziaren gaineko tailerrak.

Egun, jarduera horiek zenbait bezerorekin burutzen ditugu, hizkuntza normalizaziorako planen barruan, bezero horien artean, besteak beste, ondorengo hauek ditugu: EITB, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskaltel S.A. eta Galdakaoko Ospitalea.

Aurrekoez gain, beste lan hauek ere eskaintzen ditugu:

  • Euskara Planak.
  • Hizkuntza aholkularitza.
  • Euskararen erabilera bultzatzeko ekimenak.