Aitzakiarik ez!
Sarritan, udako egun eder hauekin, nahiago izaten dugu hondartzara, mendira edo beste edozein lekutara joan, liburutegira hurbildu baino. Hala ere, aipatutako toki horietan liburu eder bat irakurtzea udako plazeretako bat dugu. Beraz, erdiko bidea aurkitu behar!
Seguruenik, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide zaretenok, ezagutuko duzue eLiburutegia eta honen erabilera, eta gainontzekook ez; baina, badaezpada guztiontzat gaurko blogeko sarrera hau.
Di-da baten azalduko dizuegu nola erabili, albait arinen goza dezazuen!
Gehiago irakurriUmore onean!
Joan den igandean gaueko 22.00etan izan zen ETB1eko “Hauxa2” saioaren hasiera. Onintza Enbeita (@onintzaenbeita) eta Ana Goitiak (@Anatxuchic) aurkezten dute eta bien poza eta umorearekin hainbeste barre eginarazi ziguten ikusle geundenoi.
Lekeitioko etxe bat alokatu eta, bertatik, bizitzaz eta sortzen zaizkigun zalantzez eta gai garrantzitsuez hitz egin eta hausnartzen dute. Joan den igandean maitasuna izan zuten aztergai. Ez daude bakarrik baina! Herriko jendea, auzokideak eta abar ere haiekin bat eginda ibiltzen dira saltsa berean. Umore onez!
Gehiago irakurri