Zornotzako barnetegiak antolatutako euskara ikastaroak
Euskara ikasi nahi duzu, baina ez dakizu nola? Begira zein ikastaro eskaintzen ditugun; eta gehienak, diruz lagunduta!
Neguko ikastaroak 2024-2025
Zornotzako Barnetegian: Neguko ikastaroak urritik ekainera bitartekoak dira. Ikastaro huen iraupena hilabetekoa izaten da gutxi gorabehera. Informazio gehiago >>>
Ahozko azterketak prestatzeko ikastaroak
Azterketa idatzia gainditu duzu eta ahozko adierazpenerako trebetasunak indartu behar dituzu? Ikastaro horiek zuretzat dira:
- Asteburuetako ikastaroak
- Hiru asteko ikastaroak
Online ikastaroak
- Programa informatikoa
- Mintzamen-saioak
- Tutoretzak
C2 HABE
Aurrez aurre (6 ordu astean, ordutegia adostekoa) edo online. Informazio gehiago >>>
Udako ikastaroak
Zornotzako Barnetegian: Udako ikastaroak uztaila-iraila bitartean eskaintzen direnak dira. Ikastaro hauek 12 eguneko iraupena izaten dute eta 6 ikastaro izaten dira. Informazio gehiago >>>
Banakakoentzako zerbitzuak
Batzuetan eskaintza hau ez da lagun batzuen beharrei egokitzen. Horrelakoetan, Zornotzako Barnetegiak kasu horiek aztertu egiten ditu, kasu bakoitzari, barnetegian bertan zein bezeroak eskatzen duen lekuan, ondoen egokitzen zaion proposamena eskaini ahal izateko. Informazio gehiago >>>
INFORMAZIO GARRANTZITSUA - DIRULAGUNTZA BERRIAK: 2024-2025
C1 maila prestatzeko 16-18 urtekoentzat (2006, 2007 edo 2008an jaiotakoentzat) >>>
Kontsultatu dirulaguntzak
Matrikula egin nahi duzu?
Matrikula egiteko, deitu (946 308 304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.
Kutxabank : ES80/2095/0023/59/2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa
Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko ikasleen gutxieneko adina 16 urtekoa da (matrikulatzeko unean beteta, edota matrikulazioa gauzatzen den urte naturalean betetzekoa).