Hemen zaude

Dirulaguntzak

Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia da eta, ondorioz, honako dirulaguntzak dituzu aukeran:

EAEko ikasleentzako dirulaguntzak:

HABE > Ikasturtean zehar euskara-mailaren bat euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan gainditu edo HABEren egiaztatze-deialdietan agiria eskuratu edo maila horren baliokidea lortu duten ikasleek HABEren dirulaguntza eskuratu dezakete

LANBIDE-HABE Hitzarmena > Lanbide

Udalak > Hainbat dira euskara ikastaroak diruz laguntzen dituzten udalak, besteak beste, honako hauek: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Amorebieta-Etxano, Durango, Elorrio, Erandio… Informazio gehiago, zure udalean.

Administrazioko langileak > Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko langileek dagokien erakundean eska dezakete euskara ikasteko dirulaguntza: Osakidetza, Hezkuntza, Udalak… Informazio gehiago, zure erakundean.

Euskararen C1 maila helburu duten 16-18 urteko ikasleei prezio bereziak

2024-2025 ikasturtean euskararen C1 komunikagaitasun-maila helburu duten ikastaroetan matrikulatzeko C1 helburu-maila eta abiapuntu-maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntzak

Gure C1 (16-18 urte bitarteko ikasleentzat) ikastaroak eta prezioak.

Euskararen A1 maila helburu duten ikasleei prezio bereziak

2024-2025 ikasturtean euskararen A1 komunikagaitasun-maila helburu duten ikastaroetan matrikulatzeko dirulaguntzak.

Gure A1 ikastaroak eta prezioak.

Nafarroako ikasleentzako dirulaguntzak:

Nafarroan erroldatuta daudenentzat euskara ikasteko diru-laguntzak: Euskarabidea

Autonomia Erkidegotik kanpoko eta atzerriko ikasleentzako laguntzak

Aurten Bai Fundazioarekin sinatutako akordio bati esker, Etxepare Euskal Institutuaematen ditu Zornotzako Barnetegiko egonaldietarako bekak atzerritarrentzat eta beste autonomia erkidego ikasleentzat.

Zornotzako Barnetegia: gure deskontuak

  • Bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da!