Gora txokolatezko irribarreak!
Ez dago kikarakada bete txokolate baino gauza hoberik, liburu on bat gozatzeko.
Behin baino gehiagotan idatzi dugu hemen liburuei buruz, baita irakurketa gomedioak eman ere. Gaurkoak badu, baina, ezberdintasun txiki bat; oraindik sortu gabekoa da. Hau da, egileak buru belarri ari dira euren zatitxoa prestatzen eta proiektua martxan da, baina liburua gauza dadin geu falta gara. Geu, bai, Euskal Herritarrok.
Gehiago irakurriEusko Jaurlaritzaren Itzultzaile neuronal berria
NPLDn lankidetzan
KANTARI gatoz
Udazkena heldu da, lagunok. Aspaldi amaitu dira herrietako jaiak eta udako iluntze gozoak; baina, zer arraio! Euskaldunok elkartzea, otorduak antolatzea eta kantatzea hain gustuko ditugunez, udaren amaierak ez gaitu geldituko, ez horixe! Bazkari, afari eta lagun arteko txangoak antolatzen jarraituko dugu, horrexegatik hau da gure gaurko ekarpen txikia: KANTARI aplikazioa. Izan ere, zer egiten dugu autobusean norabait joateko elkartzen garenean? Eta bazkalosteetan? Afalosteetan? Ba hori, kantatu.
Gehiago irakurri“EUSKARAZ EGIN DUT AMETS”
Bukatu da! Gaur da udako ikastaroetako azken eguna barnetegian! Uztailaren 1ean hasi eta gaur arte, 12 eguneko 6 ikastaro bizi izan ditugu gurean. Bai, bai. Sei trinko, jaun-andreok!
Atzera begiratzen duzuenean, zeuen guztion buruetara oroitzapen on-onak etortzea espero dugu. Adibidez, lehen eguneko urduritasuna ikaskide eta irakasleak ezagutu arte, logelakideekin egindako negoziazio prozesuak, bazkalosteko kafea edo ibilalditxoa, euskaraz egindako parranda txiki zein handiak eta beste hainbeste kontu (Tim gure tabernariaren garagardo dastaketak barne!).
Gehiago irakurri2019 UDA_Argazki bilduma
Egunean Behinen jonkiak gara!
Abuztua bukatzear da, eta, berarekin batera, baita gutako askoren oporrak ere. Lanera itzultzea samurragoa izan dadin, hainbat eta hainbat aholku irakurri, entzun eta ikusi ahal izango ditugu, ziurrenik, hedabide gehienetan. Izan ere, urtero gauza bera gertatu ohi da.
Ideia horien guztien artean, sarritan aipatzen diren aholkuak dira hobby edo zaletasunen bati berriz ekitea, edota zerbait berria eta gustukoa hastea. Azken honi heltzea erabaki dugu guk, eta zuek ere animatu nahi zaituztegu. Goazen, bada!
Hasteko, pista batzuk emango dizkizuegu:
Gehiago irakurriIpuin pare bat
Abuztuko lehen ikastaroa gaur bukatuko dugu, eta, nahiz eta guk hemen jarraitu, ziur gaude asko eta asko oporretan joango zaretela. Dakizuenez, noizean behin, irakurketa gomendioak ekartzen ditugu blog sarrera honetara, eta ohikoena eleberriei buruz idaztea izaten da. Bada literaturan azken urteotan indarra hartzen ari den genero aspaldikoa: ipuinak. Zenbaiten ustez haurrentzako idazten diren kontuak izan arren, gero eta irakurle gehiago bereganatu dituen generoa dugu, ordea. Guk pare bat aukeratu ditugu zuei aurkezteko. Bata duela gutxi idatzia da, bestea berriz, 1963koa da.

Gehiago irakurri