Hemen zaude

Giulia Padovako (Italia) neskatoa da

Aurreko astean hasi ziren Zornotzako Barnetegiko udako ikastaroak eta, irailera arte, Etxepareko hainbat ikasle izango dugu berton. Ezagutu ditzagun oraingo hamabostaldia honetan Barnetegiko familia osatzen dutenak.

  • Giulia Bagarolo

Giulia Padovako (Italia) neskatoa da. Hizkuntzak ikasten ditu, hain zuzen ere, Europako hizkuntzak. Pasa den otsailean hasi zen euskara ikasten, berarentzat seigarren hizkuntza dena.

  • Dario Meneguzzo

Vicenzatik (Italia) dator Dario. Honek, berez, Asiako hizkuntzak ikasten ditu, besteak beste, hindi eta txinera. Hala ere, euskara oso interesgarria delakoan, otsailetik buru-belarri dabil horretan.

  • Hannah Wright

Leverpooleko (Ingalaterra) Hannah ere badugu gure artean. Gauza pare bat ditu gustoko: hizkuntzak eta erronkak; hori dela eta, euskaran topatu du biak uztartzeko bidea.

  • Marta de Pedis

Marta, Bolognakoa (Italia), aurten berriro ere animatu da Barnetegira etortzera. Hizkuntzalaria da eta duela hiru urte hasi zen euskara ikasten; hasieran unibertsitatean eta, gero, bere kabuz.

  • Kelsey Allen

Kelsey Boisetik (Idaho) etorri da. Bere aitona-amonen gurasoak, garai hartan oso ohikoa zen moduan, Gernikatik Ameriketara joan behar izan ziren. Euskara gurasoen belaunaldian galdu zen eta berak, orain, euskararen ardura hartu nahi du.

  • Julia Serbina

Donetskekoa (Ukrania) da Julia. Arlo literarioko ikertzailea da. Euskal literaturan murgiltzen ere saiatu da, baina ez du guztiz lortu; izan ere, irakurtzen duena asko gustatzen bazaio ere, oso ehuneko txikia itzultzen da eta ez da nahikoa. Euskaraz irakurtzeko kapaz izan nahi du.

 

Giulia Padovako (Italia) neskatoa daVicenzatik (Italia) dator DarioLeverpooleko (Ingalaterra) Hannah ere badugu gure arteanMarta, Bolognakoa (Italia), aurten berriro ere animatu da Barnetegira etortzeraKelsey Boisetik (Idaho) etorri daDonetskekoa (Ukrania) da Julia