Hemen zaude

Idazlan hauek Zornotzako Barnetegiko ikasleek (edota irakasleek) sortuak dira. Ortografia eta gramatika akatsak zuzendu ditugun arren, estilo eta formari dagozkionak bere horretan utzi ditugu, ikasleen mailak berezkoak dituelako. Hori esanda, argi gera dadila idazlan hauek guztiek dagokien hizuntza eskakizuneko gutxienekoa betetzen dutela; hau da, dagokien mailarako gai direla.


 

Gaia: Gizakien lurra, laguntzeko erakundea

Maila: B2

Egitekoa

Ikaslearen idazlana:

Denok dakigunez, lurralde batzuetan ez dago baliabiderik zein osasun sistema onik eta, hori dela eta, osasun arazoak dituzten umeei laguntza emateko erakundea sortu genuen duela urte batzuk. Jakina, prozesua osatzeko, sostengua ematen dieten eta beraien etxeetan ostatu hartzen dituzten bertako familiak funtsezkoak dira.

Gizakien lurra herrialde pobreetan dagoen gobernuz kanpoko erakundea da. Duela urte batzuk, herrialde horietara joaten egon gara umeei osasun arazoekin laguntzeko gure ospitaletara ekarriz eta behar dituzten ebakuntzak eginez. Hasieran, haien familiekin hitz egiten dugu dena ondo argitzeko eta, prozesuaren alderdi hori beteta dagoenean, bertako famili harrerak bilatzen ditugu ahalik eta epe onenean izatea bermatzeko. Behin ospitaletako prozesu osoa gauzatuta, bueltan lagunduko diegu bere familiekin.

Jakina, laguntzeko eta maitasuna emateko prest dauden bertako familiak beharrezkoak dira. Normala denez, haiek ez dira bakarrik egongo zaintzekin eta ardurekin, erakundeak boluntario ugari daukalako haiek orientatzeko. Normalean, boluntario horiek arauekin lotutako alderdiez arduratzeaz gain, umeei ospitalera laguntzen diete eta ebakuntza prozesuaz arduratzen dira.

Argi eta garbi dago zorte ederra daukagula garatuta dagoen lurraldean jaiotzearren eta dauzkagun pribilegioez gozatu ahal izatearren. Hala ere, pribilegiorik ez daukaten herrialde piloa dago, esaterako, edateko urik ez daukatenak eta, horregatik, makina bat gaixotasun pairatzen dute. Beste alde, jaiotzako gaixotasunekin edo malformazioekin jaio direnak ere badaude, eta baliabiderik ez edukitzeagatik, ezin dute ebakuntzarik jaso, besteak beste.

Hori guztia dela eta, ezinbestekoa da laguntzea eta beste aldera ez begiratzea. Ondo eginez gero, denon artean mundu hobea ahalbideratuko dugu. Parte hartu, haiek behar gaituzte-eta. 

 

Irene Moraga