Zornotzako Barnetegia HABEk homologatutako euskaltegia da eta, ondorioz, honako dirulaguntzak dituzu aukeran:
- HABE > Ikasturtean zehar HABEren euskara-mailak edo horien baliokideak gainditu dituzten ikasleek HABEren dirulaguntza eskuratu dezakete http://www.habe.euskadi.eus/s23-edukiak/eu/contenidos/informacion/ikasleen_dirulaguntzak/eu_def/index.shtml
- Bizkaiko Foru Aldundia > Euskara eskura txartela.
A1, A2, B1 edo B2 euskara-mailetako bat gainditu duten bizkaitarrei zuzenduta dago. http://www.bizkaia.eus/euskaratxartela http://apps.bizkaia.net/EIIN/doc/EUSKARA%20ESKURA%20TXARTELA_Liburuxka_Ikasleak.pdf
- LANBIDE-HABE Hitzarmena > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) akordioa egin dute, hizkuntza-gaikuntzako euskara-ikastaroak eskaintzeko Lanbidek profesional-ziurtagirirako programatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen ari diren edo azken hiru urteotan horrelako ekintzak egin dituzten pertsonei, langabe zein landun.
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_CURSOS_HABE?LG=E
- Udalak > hainbat dira euskara ikastaroak diruz laguntzen dituzten udalak, besteak beste, honako hauek: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Amorebieta-Etxano, Durango, Elorrio, Erandio
- Administrazioko langileak > Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko langileak: Osakidetza, Hezkuntza, Udalak, …