2019/04/07

#AUZOLANDIGITALA

#AUZOLANDIGITALA

Ezer baino lehen, esan behar dizuegu gaurkoan zuon parte hartzea eskatzera gatozela; #Auzolandigitala eskatzera, hain zuzen ere. Izan ere, sarritan idatzi ditugu hemen #euskarareningurunedigitala-rekin lotutako sarrerak, eta gaurkoan, guztion parte hartzearekin ingurune digital hori zabaltzea da gure helburua.

Gehiago irakurri
2019/03/31

DIGITALKI

Teknologia berriak, ingurune digitala, IKTak... Sarritan, ez dugu argi izaten zein maila dugun arlo digitalean, ezta asko ala gutxi dakigun edota eguneratuta gauden ala ez. Horri nolabait konponbidea jartze aldera, Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, Digitalki webgunea garatu du.

Gehiago irakurri
2019/03/15

Egunean Behin

Aspalditik gabiltza euskararen ingurune digitalaren inguruan idazten eta hitz egiten. Teknologia berriak hain barneratuta dauzkagun garai hauetan, euskarak ere bere lekua beharko du mundu digitalean. Guztiok dakigunez, hainbat aukera ditugu gaur egun euskaraz nabigatu eta bizi nahi badugu, medio eskaintza zabala dela esan dezakegu. Hala ere, blog honen helburuetako bat ingurune digital hori zabaltzeko sortzen diren ekintzen eta bideen berri ematea dugu; hau da, zuok euskararen ingurune digitalera hurbiltzea eta dagoen eskaintza ezagutzea.Gehiago irakurri
2019/03/03

HIZKIJALE ETA JARRION

Bi aplikaziorekin gatoz gaurkoan: batetik, Hizkijalea izeneko gaztetxoentzako abentura jokoarekin; bestetik, JarriON aplikazioaren bertsio berriaren aldaketak ere aipatu nahi dizkizuegu. Goazen, bada!

 

HIZKIJALEA

Gehiago irakurri
2019/02/22

Ikasteko ingurune digitala: joerak, garapenak eta lehentasunak

EUSKARAREN INGURUNE DIGITALA:

EZERTAN HASI ORDUKO ZENBAIT KONTSIDERAZIO:

Onlineko munduak gero eta indar, jarraitzaile eta leku handiagoa duela egungo gizartean:

  • 3.700.000.000 pertsonek dute Internetera sarbidea munduan
  • EAEn %96k Interneterako sarbidea duen telefonoa du.

Hona hemen EAEko kopuru horiek zehatzago:

Gehiago irakurri
2019/01/20

IRAKURLE KLUBA MASTODONEN

Gustatuko zaizuen proposamen bat dakargu aste honetan gure blogera. Dakizuenez, joan den azaroan mastodon.eus sare sozialaren aurkezpena egin zen. Blog sarrera honetan azaldu genizkizuen sare honen nondik norakoak: euskal fedibertsoa!

Bada, mastodon.eus sareko erabiltzaile batzuek irakurketa talde bat sortu dute eta geu ere bertan izango gara partehartzen. Otsailean izango da lehen saiakera,  eta taldearen helburua hilabetez hilabete liburu bana irakurtzea eta komentatzea da.

Gehiago irakurri
2018/11/30

MODELA ITZULTZAILE AUTOMATIKOA

 

Aste honetan aurkeztu da MODELA itzultzaile automatikoa. 2016-2017an garatutako ikerketa-proiektu baten emaitza izan da; Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk kudeatzen duten ELKARTEK programa bidez finantzatutako proiektua, hain zuzen ere. Proiektuaren garapenean hainbat erakundek hartu dute parte, haien artean Elhuyarrek, Mondragon Linguak edota EHU/UPVko IXA ikerketa taldeak.

Gehiago irakurri
2018/11/25

ONGI ETORRI MASTODON.EUS

Euskal komunitateak fedibertsoan duen txokoari buruz hitz egingo dizuegula esanez gero, zertaz ari garela pentsatuko zenukete? Ongi etorri Mastodon.eus taldera.

Zer da Mastodon.eus

Gehiago irakurri

Orriak