Hemen zaude
Azaroko argazkiak
ZUT aldizkari digitala
Ziurrenik, hau irakurtzen ari zareten askok eta askok ezagutuko duzue #Ttap aldizkari digitala. Bada, atzo, gazteei zuzendutako ZUT aldizkari digitala aurkeztu zuten GAZTEZULO eta ADM SL-k, Donostiako Tabakaleran. Sortze prozesua eta ibilbidearen nondik norakoak zehatzago ezagutu nahi badituzue, hementxe duzue GAZTEZULOn horren inguruan argitaratutako artikulua. Guk nahiago izan dugu teoria alde batera utzi eta praktikara jo!
Gehiago irakurriLiteratura erotikoa euskaraz
Aste honetako blog sarrera zein gairen inguruan egin pentsatzen ari ginela, sustatu.eus-ek sareetan partekatutako lotura bat ireki eta hantxe agertu zitzaigun ideia paregabea: literatura erotikoa. Zehatzago esanda, euskarazko literatura erotikoa; horixe gaurko gaia. Gure inguruko mitoek esaten dutenaren kontra, euskara eta euskaldunok erotikoak izan gaitezkelako eta garelako!
Sarritan idatzi izan ditugu liburuen gaineko gomendioak, baina gaurkoan liburu baten inguruan barik 2 formato ezberdinen inguruan arituko gara: lehiaketa bat, batetik, eta blog bat, bestetik.
Gehiago irakurriGora txokolatezko irribarreak!
Ez dago kikarakada bete txokolate baino gauza hoberik, liburu on bat gozatzeko.
Behin baino gehiagotan idatzi dugu hemen liburuei buruz, baita irakurketa gomedioak eman ere. Gaurkoak badu, baina, ezberdintasun txiki bat; oraindik sortu gabekoa da. Hau da, egileak buru belarri ari dira euren zatitxoa prestatzen eta proiektua martxan da, baina liburua gauza dadin geu falta gara. Geu, bai, Euskal Herritarrok.
Gehiago irakurriUrriko argazki bilduma
Eusko Jaurlaritzaren Itzultzaile neuronal berria
NPLDn lankidetzan
KANTARI gatoz
Udazkena heldu da, lagunok. Aspaldi amaitu dira herrietako jaiak eta udako iluntze gozoak; baina, zer arraio! Euskaldunok elkartzea, otorduak antolatzea eta kantatzea hain gustuko ditugunez, udaren amaierak ez gaitu geldituko, ez horixe! Bazkari, afari eta lagun arteko txangoak antolatzen jarraituko dugu, horrexegatik hau da gure gaurko ekarpen txikia: KANTARI aplikazioa. Izan ere, zer egiten dugu autobusean norabait joateko elkartzen garenean? Eta bazkalosteetan? Afalosteetan? Ba hori, kantatu.
Gehiago irakurri“EUSKARAZ EGIN DUT AMETS”
Bukatu da! Gaur da udako ikastaroetako azken eguna barnetegian! Uztailaren 1ean hasi eta gaur arte, 12 eguneko 6 ikastaro bizi izan ditugu gurean. Bai, bai. Sei trinko, jaun-andreok!
Atzera begiratzen duzuenean, zeuen guztion buruetara oroitzapen on-onak etortzea espero dugu. Adibidez, lehen eguneko urduritasuna ikaskide eta irakasleak ezagutu arte, logelakideekin egindako negoziazio prozesuak, bazkalosteko kafea edo ibilalditxoa, euskaraz egindako parranda txiki zein handiak eta beste hainbeste kontu (Tim gure tabernariaren garagardo dastaketak barne!).
Gehiago irakurri