Hemen zaude
LEHEN HITZA EUSKARAZ
Astebete. Horixe falta da @euskaraldia gure artean izateko. Ziur gaude irrikitan zaudetena datorren barikua noiz helduko; txaparen bila joan zaretela ere esango genuke lar erratu barik. Horrez gain, etxerako lanak eginda izango dituzue, hau da, joan den asteko blog sarrera irakurrita, Euskaraldiko bideo guztiak ikusita, aholkuak kontuan hartuta, auzokoekin hitz eginda… Prest zaudete, inongo zalantzarik gabe.
Gehiago irakurri#AHOBIZI ZEIN #BELARRIPREST IZATEKO AHOLKUAK
Aste bi baino gutxiago falta da @euskaraldia hasteko, eta denok gogotsu gauden arren, baten bat despistatuta ere ibiliko da, zer egin behar den argiegi izan gabe. Guk, badaezpada, sarean zabaldu diren aholkuen bildumatxoa dakargu aste honetan. #Belarriprest zein #ahobizi izan, beraz, ez galdu gaurko sarrera.
Gehiago irakurriERRAZTU DEZAGUN LANA SAREAN
Gaurkoan gai bakarra izan beharrean, kontu birekin gatozkizue. Biak ala biak lehendik daude erabilgarri sarean, baina, kontuan izanda zenbat gauza agertzen diren egunero, pentsatu dugu bi hauek berriro hemen aipatzea interesgarria izan daitekeela zuontzat.
Gehiago irakurriAlakazum!
Azaroaren 1a, Domu Santu eguna, hementxe izango da astebete barru, eta azken urteotan bezala, ziurrenik bezperan Halloween ospatuko da leku askotan. Estatu Batuetako gero eta ohitura gehiago bertaratzen ari garen garai hauetan, eta joera horri nolabait aurre egiteko, sortu du Alakazam! jokoa Enric Aguilar balentziarrak Zombi Paella zigilu editorialarekin batera.
Gehiago irakurriEUSKARALDIRAKO PREST?
Urte hasieran @euskaraldia ekimena izan genuen hizpide blog honetan bertan. Gogoratzen duzue? Aurkezpen ekitaldirako Zornotzan izan genuen Kike Amonarriz jauna, proposamenaren nondik norakoak azaltzen eta horren berri eman genizuen otsailean.
Gehiago irakurriBATEN LEKUAN BI (2X1)
Euskararen akademiak 100 urte egiten ditu aurten eta beraren magalean sortutako Euskara Batuak, berriz, 50. Hala bada, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi prestatzeaz gain, ikasleontzat oso interesgarriak diren bi tresna aurkeztu dira; horrexegatik, eta honako hau bereziki zuoi zuzendutako bloga dugulako, tresna horiek zertzuk diren azalduko dizuegu.
Gehiago irakurriUDAKO ARGAZKIAK II
UDAKO ARGAZKIAK
MARION ETA OIHAN
Orain dela hilabete batzuk, Eskola Futurari buruzko sarrera egin genuen gure blogean, programa honen nondik norakoak zuoi azaltzeko. Sarritan datuak hotz samarrak izaten direnez, aste honetan, Eskola Futurako Oihan eta Marionekin egon gara hizketan, euren ikuspuntua ezagutu dezazuen.
Gehiago irakurriINTERESGARRIA, PRAKTIKOA, DOAKOA ETA ERRAZA
Oraingoan ere liburuekin lotutako web orrialde batekin gatoz, irakurketari dagokion garrantzia eman nahi diogu-eta! Booktegi du izena lekuak eta bertan azaltzen den moduan, ‘Book’-ek ‘liburu’ esan nahi du ingelesez; in Basque ‘tegi’ means ’a place for keeping things’. Beraz, liburuak gordetzeko lekua dela esan genezake, baina hori baino askoz gehiago da:
Gehiago irakurri