Hemen zaude

Ezagutzen duzue Erronka proiektua? Guk geuk bai; eta oso interesgarria iruditzen zaigulako, parte hartu ez ezik , zabaltzen lagundu ere egin nahi dugu.

Erronka Mondragon Unibertsitateak eta Baltistan Fundazioak sortutako egitasmoa da, eta Huské ibarreko 100 neska eskolarizatzea du helburu. Baina, horretarako, 8.035 argazki lortzeko erronka daukate, eta gure laguntza behar dute. Gauza txikia egin behar dugu emaitza handia lortzeko. Hain zuzen ere, argazkiak igo behar ditugu Twitter edota Instagramera. Bakoitzak nahi duen beste argazki igo ahal ditu, baina, guztietan ere, Mondragon Unibertsitatearen logoa agertu behar da derrigorrean; eta igotzeko orduan #erronkarakoprest traola erabili behar da. Hala ere, ekimenaren oinarriak irakurri ahal dituzue.

Zornotzako Barnetegiak parte hartuko du Erronkan! Datorren astean, Mondragon Unibertsitatearen logoa banatuko diegu ikasleei, eta parte hartzera animatuko ditugu.

Bide batez, bukatu orduko,  hartu 10 segundu eta pentsatu, mesedez: BA AL DAKIZUE ZEIN GARRANTZITSUA IZAN AHAL DEN ZUON ARGAZKI BAT? Zuok ere ANIMA ZAITEZTE eta igo zuon argazkiak!