Hemen zaude

Zatoz euskaltegiraZatoz euskaltegira!

Euskaltegi Sareak eta Hezkuntzako eragileek euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratu dute gaur Euskaltzaindiaren egoitzan egin duten agerraldian.

Partaideak: Euskaltegietako ordezkariak: AEK, IKA, Batuz, Bai&By, Elkarlan, Deustuko euskal irakaslegoa, Zornotzako Barnetegia, Maizpide eta Udal euskaltegien ordezkaria moduan Santurtziko udal euskaltegiko zuzendaria
Hezkuntzako eragileak: Koldo Tellitu (Euskal Herriko Ikastolen federazioa), Mikel Ormazabal (Kristau Eskola) eta Lurdes Imaz (EHIGE)
HABEko Zuzendari Nagusia: Joseba Erkizia
Hizkuntza, Hezkuntza eta Kultura Sailburuordea: Arantza Aurrekoetxea

Ama-hizkuntza guk aukeratzen duguna dela aipatu du Koldo Tellituk, Korrika 18an Amets Arzallusen mezua gogora ekarrita. “Eguneroko harremanetarako aukeratzen duguna, eta ez jaiotzen egokitu zaiguna”. Edonork har dezake euskara bere ama-hizkuntzatzat, motibazioa badu.
Izan ere, milaka ikasle aritzen dira euskaltegietan eta motibazioak ere oso aniztunak eta desberdinak izaten dira. Eskolan euskaraz ikasten ari diren seme-alabekin euskaraz komunikatzeko gogoa izaten da motibazio horietako bat.
Normalizazioan, ikastea-ezagutzea-erabiltzea da bidea eta bide honetan, transmisioa faktore erabakiorra da. Umeak euskaraz hezi behar ditugu: euskaraz hezteko ereduak daude, alabaina, dakiten gurasoek seme-alabei euskaraz mintzatu behar diete eta ez dakitenek, ordea, prestakuntza jaso beharko lukete.
Hori dela eta, euskaltegi sareak, ohiko ikastaro eta moduluez gain, gurasoei bereziki zuzendutako eskolak eskaintzen ditu, gurasoen behar komunikatibo nagusietara eta ordutegietara egokitutakoak. Agerraldian, Joseba Erkiziak azken hiru urteetan guraso taldeek euskaltegietan izan duten hazkundea nabarmendu du.
Arantza Aurrekoetxeak transmisioaren bidea jarrera kontua ere badela aipatu du. “Lehen hitza ez ezik, azken hitza ere euskaraz egin behar dugu etxean. Horrela, nahiz eta umeek gaztelaniaz erantzun, etorriko da eguna euskaraz erantzungo dutena”.
Gurasoak, zuek ere animatu eta etorri euskaltegira!