Hemen zaude

Badira hilabeteak zuetariko batzuk komunikaziorako modu berriak eskatzen hasi zinetela; bada, zuon proposamenak aztertu ostean, baietza emango dizuegu. Zuontzat erraztasuna dena guretzako plazera da, beraz, hemendik aurrera WhatsAppen bidez ere heldu ahal zarete Zornotzako Barnetegira.

Egin dezagun, bide batez, gurekin harremanetan jartzeko bideen birpasa:

  • Idatzi nahiago? Orduan e-posta interesatuko zaizu!: info@zornotzakobarnetegia.eus
  • Berba egitea aukeratzen duen horietakoa zara? Barnetegiko telefonoa nahiago izango duzu!: 946308304
  • Sare sozialetan ibiltzen diren horietakoa zara? Facebook edota Twitter izango dira zure tresnak.
  • Garaian garaikoa erabiltzea gustatzen zaizu? Eutsi, bada, gurekin WhatsAppeatzeko zenbakia!: 609367570
  • Eta, jakina, Barnetegiari aurpegia jarri nahi badiozu, birritan pentsatu barik, erdu eta berton erantzungo diegu zure galdera guztiei. Badakizu non topatu, ezta? Zornotzako Larrea auzoan

Ikusten duzuenez, bide asko dira Barnetegira doazenak, eta hartzen duzuela hartzen duzuena, gu hemen egongo gara zuon zain! ANIMA ZAITEZTE!!