Hemen zaude

Maiatzean, gurekin izan dugu Txema Pantin; Kanarietako Aktore Eskolako irakaslea da, eta Irleetan egin diren produkzio ezagunenetarikoetan hartu du parte: Guarapo, Hombres felices, en clave de Ja.

Oso interesgarria delakoan, elkarrizketatzeko aprobetxatu dugu aukera. Hona hemen galdera eta erantzun sorta.

  • Gogorra da aktore baten bizimodua?

Neure kasuan, eskolak ematen dituen aktorea naizenez, lasaitasunez begiratu ahal diot etorkizunari; horregatik, eta uharteetan duela 13 urte emititzen den eta arrakasta duen telesailean egiten dudalako lan, bada, ez; baina, bestela bai; bestela, gogorra da; batez ere, segurtasun faltagatik. Eta horri aurre egitea gaztaroan erraza da, ez diozulako ezeri beldurrik; baina adinean aurrera egin ahala, gero eta zamatuagoa da. Zorionez, neuk ez dut egonezin hori; esan bezala, lasaitasunez begiratu ahal diot etorkizunari.

Bai, komedia bat da eta iraila-maiatza bitartean, denboraldi berri bat emititzen da; horregatik, irailetik apirila-maiatzera arte, lan handia izaten dugu; kapitulu berriak grabatzea lan karga handia da, baina lanak oihartzun handia du uhartean eta hori oso pozgarria da.

  • Etorkizunera begira non ikusten duzu zeure burua?

Momentuz, uharteetan eta, jubilatu ostean, Euskal Herrian.

  • Jubilatu ostean, Euskal Herrian, zergatik?

Ni Tenerifen jaioa banaiz ere, ama euskalduna dut, Bilbokoa, eta txikitatik izan ditugu hemengo familiarekin harreman estuak; adibidez, urteetan nire Errege eguneko oparia Atlheticeko ekipamendua izan zen. Gero soldaduska ere berton egin nuen, Mungian, eta han ezagutu nuen gerora lagun handia izan dudan euskaldun zahar arrasatiarra, eta horrek bizitza aldatu zidan: lagun handiak, ikuspuntu berria... Horrela, soldaduska egin ondoren, udaro eman izan ditut 15 egun hemen; Arrasate, Aramaio, beno, Deba Goiena inguru horretan.

  • Eta euskara ikasteko nahia?

Hizkuntza, nire ustez, herriaren nortasuna ezagutzeko tresna garrantzitsua da, eta hau, gainera, maite dudan herri da.Nire ustez, hizkuntza da hainbeste maite dudan herri hau ezagutzeko tresna.

  • Batzuek, baina, esaten dute euskara oso zaila dela; zer diozu zeuk?

Denbora izanez gero, edo hobeto esanda, denbora ikasteko erabili nahi baduzu, euskara ez da hizkuntza zaila, oso logikoa da. Gainera, nire ikuspuntutik hizkuntza berri bat ikastea plazerra da beti, munduari begiratzeko ikuspuntu berria delako.

  • Pasa den urtean, maiatzean, Maizpide Barnetegian egon zinen eta aurten hemen, Zornotzako Barnetegian. Zergatik barnetegiak?

Egun osoan, denbora guztian euskaraz bizi ahal duzulako, hizkuntzan murgiltzeko aukera ematen dizulako; neuk, ahal izango banu, urte osoa emango nuke bertan.