Itzela da Ttalakak, irabazi asmorik gabeko Kultur Elkarteak, egiten duen lana. Eskertzekoa da euskara zein euskal kultura sustatzeko egiten duen ahalegina, baita euskaraz bizi nahi dugun guztioi luzatzen digun aukera ere.
Ttalakaren proiektuak oso helburu edota erronka argiak dauzka: euskara eta euskal kulturaren presentzia sarean areagotu eta, bide batez, kontsumoa_ euskara eta euskal kulturarena, jakina_ bultzatu. Eta, horretarako, www.ttalaka.org domeinua sortu dute
Web gunea sei ataletan antolatu dute, zein baino zein interesgarriagoa. Ikus ditzagun:
- Agenda kulturala: lurraldeka eta kultur diziplinaka osatutako zerrendan aurkeztuko dira Euskal Herriko ekitaldi kulturalak. Ekintza bakoitzeko laburpen txiki bat topatuko dugu eta, bertan sakatuz gero, beharreko datu guztiak eskuratuko ditugu.
- Ttalakariak: bideo formatuan egindako elkarrizketak topatuko ditugu; elkarrizketatuak gure kulturarekin zer ikusia duten pertsonaia famatuak izango dira.
- Erreportajeak: euskal kulturan_euskaraz_ sakontzen lagunduko diguten bideo erreportajeak_interesgariak, oso_ bilduko dira.
- Blogak: besteei garrantzirik kendu gabe, oso interesgarria da hirugarren atal hau. Izan ere, euskaraz idatzitako blog sarea izango da. Esatekoa da, gainera, blogariak alor ezberdinetako profesionalak izango direla. Nolabait esatearren, blogen bloga; ezin osoagorik!!
- Ttalaka: izenak adierazten duen moduan, atal korporatiboa izango da. Proiektuaren eta parte-hartzaileen nondik norakoak jakin nahi izanez gero, honetan eskuratuko ditugu.
- Harremanak: zalantzak argitu, informazioa eskatu eta horrelakoak egiten dira,orokorrean,harremanak atalean. Berton ere, noski; baina badago zer gehitu. Kasu honetan, egileek edukiak proposatzeko eskatzen diete erabiltzailee; horrela, guztiontzat ere, interesgarriagoa izango delakoan.
Eta, gainetik azalduta, hauxe da martxorako martxan aurreikusten den proiektua; edota euskarak eta euskal kulturak osatzen duten koktel gozoa. Euskaldun ororentzako berri ona, baina guk geurea aitortuko dugu: Zornotzako Barnetegia oso pozik dago eta www.ttalaka.org erabiltzeko irrikan!! Zenbat ikasiko dugun!!
Mila esker!! ;-)