Hemen zaude

Ate joka daukagu Aste Santua; urteko sasoi ona disfrutatzeko, deskonektatzeko eta atsedena hartzeko, besteak beste. Eta besteak beste diogu euskara ikasteko tarte ederra ere badelako. Horrela adierazi diguzue, behintzat, azken asteotan_telefonoz zein e-postaz_ ikastaro eske Barnetegira jo duzuenok.

Egoera aztertzeko batzartu ostean, ondorioztatu dugu Aste Santuan ikastaroak eskaintzeko premia erreala dela. Izan ere, azterketak heltzear dauden garai honetan, oso interesgarria iruditzen zaigu ikasleek aste pare bat hartzea orain arte lortutako mailari eusteko. Hori dela eta, erabakia hartuta dago, eta Zornotzako Barnetegian Aste Santuko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Ondorengo taulak datak eta prezioak batzen ditu:

Egunari ahalik eta atarramendu gehien atera nahian, eskola 8:30ean hasi eta 17:30ean bukatuko dugu; astelehenetik igandera, jakina. Ordu batzuk emango ditugu, ikusten duzuenez, azterketa buru-belarri prestatzen. Baina eguna ez da 17:30ean amaitzen, eta guk, orduan, ikasten jarraitu beharko dugu; beste modu batean jarraitzen badugu ere.

Barnetegiak naturaltasun eta jatortasunaren aldeko apustua egiten du, eta, horregatik, ez du eskolaz kanpo ekintzarik gabeko ikastarorik ulertzen. Zer esan nahi dugun horrekin? Ohikoa den moduan, arratsaldero kanpo ekintza bat eskainiko dugula.

Eta, laburbilduz, horrelakoa izango da gure Aste Santua; baina zalantzarik edota galderarik izanez gero, gustura erantzungo dizuegu. Hona hemen gure kontaktua:

Telefonoa- 94 630 83 04                                                                                                  Helbide elektronikoa- info@zornotzakobarnetegia.com

Anima zaitezte!! Zuon zain gaude!!

Oharra: EUSKARA IKASTEKO GOGOA BAINO EZ DA EKARRI BEHAR.