Azken urteotan, krisiaren izenean erabaki asko hartu izan dira, hartutako horietako bat euskaltegioi dagokigu, izan ere, azken 6 urteotan diru-laguntzetan ez da igoerarik izan. Horrek euskaltegion egoeran eragin zuzena izateaz gain, ikasle kopuruan ere galera izan dugu. Beraz, argi dago ez gaudela gure garairik onenean.
Hala ere, batzuok pentsatuko duzue HABEk orain 6 urteko egoerari eustea nahikoa dela, eta horrela litzateke abiapuntua, hau da, orain 6 urteko egoera eta orduko diru-laguntzak onargarriak izan balira; bestela esanda, orain dela 6 urteko euskaltegion egoera normalizatua izan balitz. Zoritxarrez, ez zen horrela izan.
Orduan ere, egoerari eusteko esaten zigun HABEk. Orduan ere, amorerik ez emateko esaten zigun HABEk. Orduan ere, aurrekontuetan aldaketak astiro egin behar zirela eta itxoiteko esaten zigun HABEk. Orduan ere, urte batzuen buruan egon beharreko egoeran egotea lortuko genuela esaten zigun HABEk. Orduan ere, gizarte ekimeneko euskaltegioi egindako lana aitortu behar zitzaigula esaten zigun HABEk. Orduan eta orain ere, EUSKALTEGIOk egin dugun eta egiten dugun lanari prestigioa eman behar zaiola esaten digu HABEk, baita alderdi politikoek eta Jaurlaritzak berak ere. Baina anai-arreba pobreetan pobreenak prestigiorik bai?
Hona hemen Argia aldizkarian argitaratutako artikulua:
Gehitu iruzkin berria