Aste honetan ere, telelanean hasi garenetik sarritan egin dugun bezala, sarean zabaldu berri den zerbitzu berri bati buruz idatziko dugu: EducaTIC EUS. Etxetik ikasleekin lan egitea erraztuko digun Youtubeko kanala da berau, eta lehendik beste hizkuntza batzuetan bazegoen arren, hemendik aurrera euskaraz izango dugu.
Beronen helburu nagusia irakasleoi ikasgelan erabiltzen diren, edo erabil daitezkeen, IKTen inguruko bideotutorialak eskaintzea da. Hau da, hainbat tresnen funtzionamendua labur eta argi azaltzea, probetxua atera ahal izateko eskolak ematean. Egia esan, ikasleontzako ere oso erabilgarria izan daiteke, normalean halako zalantzak argitzeko erdarazko azalpenetara jo behar izaten delako tutoriala bilatzeko. Hemendik aurrera, ordea, badago euskaraz egiteko aukera. Momentuz, hau idazten ari garen artean, behintzat, 12 bideo daude kanalera igota, baina argi dago zerrenda luzatuz eta osatuz joango dela hemendik aurrera.
Adibide moduan, Google Docs dokumentu sortzailearen tutoriala aipa dezakegu, edota Meet saio bat nola sortu eta ikasleaak nola gonbidatu azaltzen duena. Kahoot galdetefiak sortzeko tresna nola erabili argitzen digun hirugarren bat ere bada. Hau da, hasieran esan dugun bezala, ikasgelarako erabilgarriak diren hainbat IKT nola eta zertarakk erabil ditzakegun bideo laburretan pausuz pausu eta euskaraz azalduta; horixe da EducaTIC EUSek. Erabilgarria, ezta?
Hementxe duzue bertara sartzeko lotura: EducaTIC EUS