Hemen zaude

Heldu da maiatzaren bigarren astea eta, horrekin batera, HABE azterketak. Dakizuenez, astelehenean hasi ziren, euskaltegi eta barnetegietan, lehenengo probak; hain zuzen ere, entzumena eta irakurmena, eta gaur zein bihar, horretan ibiliko gara.

Ikus dezagun, bada, hemendik aurrera zeintzuk eta noiz izango diren hurrengo pausuak:

Aipatutako irakurmena eta entzumena gaindituz gero —maiatzak 13 argitaratuko dira emaitzak— ondorengo hitzordua hurrengo larunbatean, maiatzak 16, izango da idatzizko proba. Horren emaitzak jakiteko, ordea, ekainaren 11ra arte itxaron beharko dute azterketariek.

Azken proba, betiko legez, ahozkoa izango da. Datak, kasu honetan ere —entzumen eta irakurmenerako gertatu den moduan— mailen araberakoa izango da:

  • 1. eta 2.mailak: ekainaren 18, 19 eta 20an
  • 3.maila: ekainaren 26 eta 27an
  • 4.maila: ekainaren 27an

Eta bukatzeko, uztailaren 8an hartuko ditugu azken emaitzak. Ordura arte, SEGI BIZKOR!! EGON TRANKIL!! Eta ZORTE ON guztioi!!