Hemen zaude

Seguru asko, zuetariko batzuek gure kanpaina berriaren berri izango duzue, baina, horrela ez bada ere, egon trankil. Izan ere, asteburuan izango duzue astia egunkaria_Berria, Deia eta El Correo_ irakurtzeko, irratia_ Gaztea eta Euskadi Irratia_ entzuteko edota sare sozialetan_Facebook, Twitter eta Google+_ nabigatzeko; bertan topatuko gaituzue, baita Bilboko metroan ere.

Dagoeneko ikusi edota laster ikusiko duzuenez, “Hemen euskara bizi daiteke” lelopean abiarazi genuen, urtarrilak 20, publizitate-kanpaina. Buru-belarri ibili gara lanean, gure helburu nagusia bete asmoz: Barnetegiko errealitatea zuoi ahalik eta ondoen helarazi; eta lanak eman badizkigu ere, aitortu behar dugu zuon laguntzak nahiko erraztu digula bidea.

Gogoratuko duzuen moduan, duela ez asko, “Zertan da ezberdina Barnetegia?” galdera luzatu genizuen. Gure famatuok, ikasleok, ikasle ohiok, sare-sozialetako jarraitzaileok…; hainbat animatu zineten erantzutera, eta informazio hori, oso baliagarria izan zaigu. Hortik, hain zuzen ere, ondorioztatu dugu zuen ustez EUSKARA IKASTEKOTAN, EUSKARAZ BIZI BEHAR DELA.

Eta, bukatu orduko, gauza pare bat gehiago. Lehenengo eta behin, MILA ESKER zuen parte-hartzeagatik; eta, bigarrenez, anima zaitezte GAU ETA EGUN EUSKARAZ HITZ EGIN ETA BIZITZERA!!

[audio mp3="http://www.zornotzakobarnetegia.com/wp-content/uploads/2015/01/ZORNOTZAKO-BARNETEGIA-BICIS-EUSK.mp3"]

Ez ahaztu: EUSKARAZ BIZITZEN EUSKARAZ BIZIZ IKASTEN DA!!