Hemen zaude

euskara praktikatzeko podcastak

Euskaraz bizitzeko baliabide interesgarriak

Zenbat aldiz entzun ote dugu galdera bera gure ikasgeletan: nola praktikatu dezaket euskara barnetegia bukatzen dudanean

Ikasleok badakizue irratia euskaraz entzuteak lagunduko dizuela ikasitakoa ez galtzen eta aurrera egiten; badakizue ETB1eko saioak ikusteak ere lagunduko dizuela bide horretan. Euskaraz irakurtzeak ere (bai liburuak, bai prentsa eta aldizkariak) on egingo dizue, nola ez! Horiek denak ezinbesteko tresnak dira egunero informazioa euskaraz jasotzeko. Bai horixe!

Baina!

Gizakiok badugu ezaugarri bitxi bat: afizioak! Norbere afizioek indar handia dute eguneroko bizitzan! Egunero neka-neka eginda egon arren, baietz atera denbora tartetxoren bat gustuko dugun horri ekiteko!

Beraz, afizio horiekin lotutako kontuak euskaraz lortu ahal izanez gero, ez al dugu askoz pozago eta gusturago egingo euskararako bidea? Zalantza barik, bai! 

Horixe izango da, hemendik aurrera, noizean behin egingo duguna. Hasieran aipatu ditugun betiko iturrietatik kanpo, euskaraz bizi ahal izateko baliabideak ekarriko ditugu blog honetara. Azalpen txiki bat emango dizuegu, zeren ingurukoa den jakiteko, eta non aurkitu dezakezuen ere jarriko dizuegu. Esparru ezberdinetako kontuak ezagutaraztea da gure asmoa, ea lortzen dugun euskaraz bizitzea eta, aldi berean, gozatzea! 

Ze…

GOGOKO LEKUAN, ALDAPARIK EZ!

Lehen webgunea… https://www.eitb.eus/eitbpodkast/