Atal berriaren aurkezpena egin genizuen aurreko batean, eta hemen gatoz aukeratu dugun lehen proposamenarekin.
ANTZERKIA!!!
Nork ez du antzerkia gustuko? Denok egin edo ikusi izan dugu noizbat antzerki lanen bat, eta ziur gaude zuotako askorentzat asteroko edo hilabeteroko plana ere badela antzerkira joatea. Horregatik aukeratu dugu, bada, gaurko proposamena: ARGIA aldizkariko “antzezlanak” atala.
Zer topa dezakegu atal honetan? Askotariko antzezlanak, Euskal Herriko edozein txokotatik ekarriak; hau da, iparraldean ohikoak diren pastoralak zein norbere etxe ondoko antzokian egindako obrak daude eskura. Agertzen diren antzerki taldeak ere ugariak dira, eta bai antzezle profesionalen, bai amaterren lanak gozatu ahal izango ditugu. Ona, ezta?
Demagun oso ezaguna den anzerki lana bat ikusi nahi dugula berriro. Bada, hementxe duzue duela gutxi oso entzutetsua izan zen itzelezko antzelana: ZALDI URDINA
https://www.argia.eus/multimedia/antzezlanak/zaldi-urdina
Edo, bestela, kontu txikiago batekin proba egin dezakegu. Honako hau da horretarako antzezlan perfektua, eta gainera Euskal Herriko txoko eder bat ezagutzeko ere balioko diguna.
https://www.argia.eus/multimedia/antzezlanak/zanbuia
Bata zein bestea, biak ala biak! Benetan diotsuegu lotura honetan sartuta aurkituko duzuen edozeinekin proba egiten baduzue, antzerkiaz nahi beste gozatuko duzuela. Egin kasu!