Euskaltegietako ikasleentzako deialdia - 2022
HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2021eko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
Egutegia
Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2022 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.
Euskaltegietako ikasleen deialdia (2022) | Lehen azterketaldia | Bigarren azterketaldia | |
---|---|---|---|
Euskaltegiek HABEri jakinarazi ikasleek gainditutako maila | Martxoaren 23rako | Irailaren 6rako | |
Matrikulazio-epea | Apirilaren 4tik 12ra | Irailaren 8tik 14era | |
Onartuen zerrenda | Apirilak 13 | Irailak 15 | |
Irakurmen- eta entzumen-proben emaitzak | Apirilak 26 | Irailak 26 | |
Idazmen-probaren lekua aldatzeko eskaerak [1] | Apirilak 27 | Irailak 27 | |
Idazmen-proba | Maiatzaren 4tik 6ra [2] | Urriaren 7an eta 8an [2] | |
Idazmen-proba egiteko ezohiko data [3] | Maiatzak 17 | Urriak 18 | |
Idazmen-probaren emaitza | Ekainak 10 | Azaroak 11 | |
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea | Ekainaren 13tik 15era | Azaroaren 14tik 16ra | |
Mintzamen-probaren lekua, eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [1] | Ekainak 13 | Azaroak 14 | |
Mintzamen-proba | Ekainaren 23tik uztailaren 9ra [2] | Azaroaren 24tik abenduaren 3ra [2] | |
Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [3] | Uztailak 15 | Abenduak 13 | |
Emaitza orokorrak | Uztailak 20 | Abenduak 19 | |
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea | Uztailaren 21etik 26ra | Abenduaren 20tik 22ra |
[1] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Mintzamen-probetan, lekuaz gain, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Informazio gehiago: HABE.
[2] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Informazio gehiago: HABE.
[3] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Informazio gehiago: HABE.
- Irakurmen- eta entzumen-probak: euskaltegian egingo dira, adibidez Zornotzako Barnetegian, Zornotzan.
- Idazmen- eta mintzamen-probak: bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba), HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
- Emaitzei buruzko oharra: irakurmen- eta entzumen-probak gainditzea ezinbestekoa da idazmen-probara aurkezteko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko.
Iturria: HABE
AHOZKOA LANTZEKO 2 ASTEKO IKASTAROAK: | AHOZKOA LANTZEKO ASTEBURUETAKO IKASTAROAK |