Hemen zaude

Aurreko astean erakutsi genizuenez, gure famatuekin ibili ginen solasean Durangoko Azokan, euren ustez Barnetegia zertan den berezia jakin nahian.

Handik bueltan, pentsatu genuen oso interesgarria izango zela zuoi ere galdera bera egitea; eta horrela egin dugu. Izan ere, gure protagonistak zuok zarete, eta, guretzat, garrantzitsua da zuon iritzia. ETA ZURETZAT? ZERTAN DA EZBERDINA BARNETEGIA?

Alde batetik, momentu honetan Barnetegian dauden ikasleei galdetu genien, eta erantzuna emateko aukera, hain zuzen ere, atarian jarri dugun panelean izan dute, jarraian ikusiko duzuen moduan.

http://youtu.be/iDhljD71osY

Zehatzago, hauek dira ekarpenetariko batzuk:

Beste aldetik, facebook-eko jarraitzaileei ere luzatu diegu galdera, eta erantzun batzuk hartu ditugu bide horretatik ere. Ikasle ohiak, irakasleak, laster etorriko direnak eta Barnetegiaren lagunak topatu ditugu, besteak beste, erantzuleen artean; eta asko gustatu zaigu zuen berri jasotzea. Hona hemen iruzkinak:

Aurreko guztia irakurrita, ez da egongo Barnetegia zertan den ezberdina sumatzen ez duenik; hala ere, benetan jakiteko, bertoratzea baino hoberik ez dago!! ERDU eta EZBERDINDU!!!

#milaesker parte hartu duzuen guztioi!!! ;-)