Hemen zaude

argazkia amorebieta.com

Zornotzako Barnetegiak, Udal Euskaltegiak eta AEKk, Amorebieta-Etxanoko udalarekin batera, matrikulazio kanpaina bultzetzeko agerraldia bateratua egin dugu. Euskara ikasteaz gain, euskaraz bizi eta euskal kulturaren ezagutzan murgiltzeko gonbite zuzena.

Gure herrian, barnetegiaz gain, beste bi euskaltegi daude: udal euskaltegia eta AEK euskaltegia. Agerraldi honen bidez gure hizkuntza ikasteko eskaintzen ditugun aukeren berri eman dugu.

Argi dago, ez duzu aitzakiarik, eman izena!

Argazkian: Julio Aranguena (AEK), Marivi Zubiaga (Zornotzako Barnetegia), Andoni Agirrebeitia (Kultura zinegotzia) eta Idoia Zuloaga (Udal Euskaltegia).

Argazkia: amorebieta.com