Badator Bilboko III. Berbagunea!! Hain zuzen ere, datorren azaroaren 13an izango dugu euskara euskaraz partekatzeko aukera, Alondegian.
Ekimenak Bilbon euskara kaleratzea du helburu nagusi. Asmoa da, beraz, 2000 pertsona elkartzea euren artean euskaraz aritzeko, euskara ulertzea baldintza bakarra izanik.
Berbalagun erraldoia 4 txandatan antolatuko da, eta txanda bakoitzak 500 bat pertsona hartuko ditu; 3 talde goizean arituko dira (9:30-11:00; 11:00-12:30; 12:30-14:00) eta, arratsaldez (17:00-18:30), talde bakarra egongo da. Esan beharra dago lehenengo 2 taldeak, berez, ikastetxe eta eskoletako ikasle eta irakasleei zuzenduak direla, eta azken 2ak, ordea, euskaltegikoei.
Esan bezala, txanda bakoitza ordu eta erdikoa da, eta, tarte horretan, 3 gai jorratuko dira mahai guztietan. Pertsonak, baina, ez dira denbora guztian berberak izango; izan ere, txanda bakoitzean, bi mahai-mugimendu egongo dira. Horren harira, mahai bakoitza 6 pertsonak osatutakoa izango da, eta horietako bat moderatzailea izango da.
Eta horixe da, laburbilduz, Bilbon datorren hilabetean euskararen erabilera bultzatze aldera ospatuko den ekitaldia. Beste barik, KALERATU EUSKARA!!!!