138 profesionalek osatutako 39 ebaluazio-taldeek gogor eta fin jardun ostean, atzo bertan banatu ziren Bikain ziurtagiriak. Ekitaldi handia, beraz, Victoria Eugenia Antzokian. Baina, zer da Bikain? Saiatuko gara, hitz gutxitan, ahalik eta argien azaltzen.
Eusko Jaurlaritzak aitortzen duen kalitate ziurtagiria da Bikain; ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa, beraz. Enpresa edota erakunde batek , ordea, agiria eskuratu ahal izateko, ebaluazio prozesu zorrotz batean egin behar du aurrera. Izan ere, 4 ardatz aztertuko dira sakon: komunikazio eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak, eta hizkuntza-kudeaketa.
Ziurtagiria eskuratzen duten enpresek zein erakundeek, hortaz, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen dituzte. Hala ere, mailak eta mailak daude, eta, ondorioz, Bikain sistemak 3 aitortza maila ezarri ditu:
- Bikain beltza: oinarrizko maila
- Bikain zilarra: tarteko maila
- Bikain urrea: goi maila
Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria (horixe baita izen ofiziala) ezinbestekoa da, gure ustez, enpresetako euskararen normalizaziorako. 2008tik osatu den zerrenda ikustea baino ez dago; itzela da, benetan!! Itzelagoa atzotik, 39 ziurtagiri gehiago banatu ziren_eta!!! ZORIONAK GUZTIOI!!!