Angel Galloren “Bambú” liburua izango da Zornotzako Barnetegiko e-klubeko bigarren liburua eta, lehenengoak izan duen arrakasta ikusita, irrikan gaude irakurtzen hasteko.
Lehenengo eta behin, ezagutu dezagun Angel; izan ere, gurekin arituko da foroan.
“Bambú” liburua da bere eleberria; berak dioen moduan, irakurterraza. Eta horregatik, hain zuzen ere, aukeratu dugu; guztiok ere parte hartu ahal izateko.
Baina berak baino hobeto, inork ez du bere burua eta liburua aurkeztuko; Angel gurean izan da eta hauxe kontatu digu.
https://youtu.be/4XS_mG-CpBg
Ez duzue esango itxura ona ez duenik, ezta? Gure readgropus-en izena emateko modukoa!! 36 lagun gara dagoeneko, baina, badakizue: zenbat eta gehiago, orduan eta aberatsagoa. Beraz, anima zaitezte!!
Edozien galdera, zalantza edota iradokizunerako, hauxe duzue e-kluberako sortu dugun korreoa: ekluba@zornotzakobarnetegia.eus
Irakurzaleok! Euskalzaleok! ZUON ZAIN GAUDE!!!!!