Hemen zaude

Zornotzar asko eta asko dira #501BAIETZ ekimenean parte hartu dutenak. Batzuk euskaldunak, eta beste batzuk, ordea, ez; baina gauza bat guztiek dute komunean: euskararekiko konpromisoa.

Kanpaina urriaren 26an jarri zuen martxan udaleko euskara zerbitzuak, eta asmoa argia da: herrian kontzientzia sortzea. Egitasmo aproposa, oso, jendea ohartarazteko euskararen ardura guztiona dela eta, hortaz, konpromisoa guztiok hartu behar dugula.

Aurrekoa esanda, zera da, gaurko honetan, Zornotzako Barnetegiaren helburua: alde batetik, #501BAIETZ kanpainari bultzadatxoa ematea; hori dela eta, oraindik parte hartu ez duzuen zornotzarrok animatu nahi zaituztegu parte hartzera. Beste aldetik, egitasmo ona delakoan, Euskal Herriko bazter orotara zabaldu nahi dugu ideia; polita izango litzateke, ezta? Herri bakoitzean, euskararen mesederako, #HAINBAT_BAIETZ!!

Azken hausnarketa: konturatu zarete apur bana eginez zenbat lortu ahal den? Har dezagun konpromisoa!!

https://youtu.be/BjwexmTSJbc