Heldu da neguko ikasturtearen amaiera! Bide luzea egin dugu urrian hasi ginenetik eta hona, eta gure aldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu, oso gustura eman dugulako urtea gurean ikasle izan zaretenokin. Era berean, zuok ere gustora egon izana espero dugu, eta ikasitako guztiak baliozkoak izan ditzazuela, horixe da gure nahia.
Orain, datorren astelehenetik aurrera, udako ikastaroetan murgilduko gara; uztaila, abuztua eta irailean, hilabete bakoitzean bina ikastaro. Inoiz udak gurekin pasatu dituzuenok, badakizue nolako martxan ibltzen garen! Gelditu barik egun osoan klasean ekin eta ekin, arratsaldeetan ere kanpoekintzetan hitz eta pitz, eta asteburuetan… Asteburuetan onena!! Igandeetako txangoak ohitura bilakatu dira gurean eta!
Beraz, badakizue! Etortzekoak zaretenok, hasi maleta prestatzen! Oraindik etorri ala ez erabakia hartu ezinik zaudetenok, zeren zain zaudete! Asko ikasi eta ederto pasatuko duzue! Galdetu bestela urtero udan etortzen diren ikasleei. Menpekotasuna sortzen omen dugu, baina menpekotasun ona, eh!
Besterik gabe, eskerrik asko berriro neguan ibilitakooi, eta udatiarroi esan hementxe egongo garela zatozten guztiokin gure onena ematen.
BIZI EUSKARA!!!!