Hemen zaude

Gaur urte bete, kafe baten aurrean. Bai, lagunok; gezurra dirudien arren, horrela jaio zen @Igerrak gaur urte bete, eta harritzeko modukoa da, benetan, hain denbora gutxian lortu dutena. Zoriontzeko modukoa!! ZORIONAK, hortaz!!

@Igerrak, eurek ondo definitzen duten moduan, mundu osoko euskaldunak biltzen dituen instagrameko komunitatea da. Euskara egiten gaitu euskaldun dute lelo; hizkuntza da, beraz, muga bakarra. Hori dela-eta, komunitatean, munduko edozein txokotako jarraitzaile euskaldunak daude —zehatzago, 1985 gara —eta, ondorioz, argazkiak ere edonondik heltzen dira—39063 erretratu #igerrak traolapean—.

Horrek ez al du ospakizunik merezi, ala? Jakina! Merezi egiten du, eta horretan dabiltza gure @Igerrak. Momentuz, informazio gutxi daukagu, baina erakargarria! @Igerrak topaketa berezia antolatzen ari dira lehenengo urteurrena denok batera eta behar den moduan ospatzeko. Azaroaren 21ean izango da Gasteizen, eta hauxe da plana:

  • 11ak aldera, Andre Maria Zuria enparantzan elkartu
  • 12:30ean, Santa Maria katedrala eta kanpandorrea bisitatu
  • 15:00etan, bazkaria
  • 16:30ean, argazki-rallye
  • *Tartean, poteoa, erronkak, barreak, sariak…

Gainetik, horixe da plana. Ez duzue esango ez duenik itxura ona, ezta? Oso ona!! Anima zaitezte eta izena eman! igerrak@gmail.com helbidera idatzi besterik ez duzue egin behar.

Eta, oraindik @Igerrak-en jarraitzaileak izan ezean, gaur bertan izan ahal da egun aproposa jarraitzen hasteko. Zure argazkien bidez, zeuk ere hartu ahal duzu parte astero proposatzen dituzten erronketan eta, horrela, zeuk ere lagunduko duzu sarea euskaraz betetzen! IZAN ZAITEZ IGERRA!!!