Hemen zaude

Hilabete luzea —baina hilabete, azken finean— baino ez da geratzen aurtengo Durangoko Azokarako; konturatu orduko, beraz, urtero moduan, kulturaren plazan egongo gara. Aurtengoa, ordea, berezia izango da; izan ere, Azokak 50 urte beteko ditu.

Mende erdia!! Erraza da esaten, baina badakigu urte sorta horren atzean zer dagoen: GORAIPATZEKO MODUKO LANA. Lan gogorra; betegarria bezain gogorra. ESKERRIK ASKO, benetan, egiten duzuen ahaleginagatik eta lortu duzuen emaitzagatik.

Eta aurrekoa esanda (#esanbehargenuen), goazen harira. Gaurko honetan, deia egin nahi dugu gure blogetik. Badakigu lerro hauek irakurtzen ari zareten asko eta asko, abenduko zubian, Durangoko Azokarako tartea ere izango duzuela; horretan zalantzarik ez dago. Hori dela-eta, gure deia ez da horretarako izango, berria zabaltzeko, baizik. Durangokoa aste honetan aurkeztu da, hortaz, nolabait esatearren, hasi egin da, eta hemendik abenduaren 4ra arte, guztiok egin ahal dugu neurri bateko lana. Zelan? Jarraian azalduko dizuegu.

Durangoko Azokak profila dauka hainbat sare sozialetan; hain zuzen ere, TwitterFacebook eta Instagramen. Bertan, eguna heldu orduko, Azokari buruzko eduki ugari argitaratuko dituzte. Konturatu zarete zein erraza den laguntzea? Euren jarraitzaile egin —klik bat— eta edukiak zabaldu, partekatu —bi klik—; besterik ez!!

Baietz “klik-klik” egin beste 50 urtegatik!!