Hemen zaude

Kaixo, Euskara:

Aurreko egunean jaso nuen zure gutuna, baina azken asteotan topera ibili naiz, eta ganoraz erantzuteko astirik ez. Atzo izan nintzen idaztekoa;  zure eguna zela—eta, ordea, gelditu barik ibili nintzen. Gainera, egia esan, birritan pentsatu eta erabaki nuen gaurko ustea; izan ere, niretzat zeu #365egun-ez zara handia. Hala ere, berandu nabilen arren, ZORIONAK, polit hori!!!

Behin zorionduta, eskerrak emateko ere aprobetxatu nahi dut: MILA ESKER, Euskara maitea. MILA ESKER komunikatzeko aukera emateagatik!! MILA ESKER duzun bihotz handiagatik!! MILA ESKER naizen moduan maitatzeagatik!! MILA ESKER euskaldunoi ematen diguzun nortasunagatik!! Bihotz-bihotzez, ESKERRIK ASKO!!

Eta aurreko guztia benetan eskertu nahian, jakin ezazu, orain arte moduan, zure nahia betetzen jarraituko dudala; hau da, sendatu, laztandu, gozatu, jan, edan, erosi, jolastu, maitatu, pentsatu, galdetu, iraun, sentitu… euskaraz egingo dudala. Jarraituko dut nire esku dagoena egiten, jendea zeu maitatzera motibatu eta zu munduan ezaguna bihurtze aldera.

Beno, lagun, ezin naiz askoz gehiagorik luzatu, zeu transmititzen jarraitu behar dut—eta. Baina, bukatu orduko, zin egin gura dizut inoiz ez zaitudala zakarretara botako, zeu barik nire bizitzak ez baitauka inolako zentzurik. Ni neu #eusgara naiz!! Nik neuk EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!!!

Adiorik ez, beti zurekin,
Zornotzako Barnetegia