2014-2015 ikasturtea hasita, uste dugu ideia ona dela Barnetegiak zer eskaintzen dizuen gogoraraztea. Egin dezagun, beraz, gure produktuen birpasa.
Lehengo eta behin, NEGUKO IKASTAROAK aipatuko ditugu; azken finean, horiek dira izena ematen digutenak, hau da, eurei esker gara Barnetegia. Urritik ekainera luzatzen dira, eta, epe horretan, hilabeteko 9 ikastaro eskaintzen ditugu urrats guztietako ikasleentzat (1.tik 12.era) . Zehaztasunak (ordutegiak, egonaldiak, egutegiak, prezioak…) web orrian berton topatuko dituzu, baina guk argi daukagu: behar den moduan ikasteko euskaran murgildu nahi baduzu, hauek dira zure ikastaroak!!
Guztiok, aldiz, ez daukazue nahi beste denbora euskara ikasteko; baina horretan ere pentsatu dugu, eta, horregatik, ON-LINE IKASTAROAK ere eskaintzen ditugu. BOGA programaren bidez urrats guztiak (1.tik 12.era) egin ahal dituzue. Eta programan aritzeaz gain, on-line ikasleok, Barnetegian bertan, tutoretzak eta mintzamen-saioak ere izango dituzue. Hau ere ez da plan txarra!! Begiratu ezaugarriak ea zer iruditzen zaizuen!!
Baina zuetariko batzuek, gogor jardun ondoren, HABE 3 titulua lortu duzue. Eta orain zer?? Egon trankil, zuontzat ere badaukagu zerbait_eta!! Zalantza barik HABE 4ko IKASTAROA egiteko ordua heldu zaizue. Hortaz, beldur guztiak kanpora eta anima zaitezte hurrengo urratsa ematera. Web orrian ikusiko duzuenez, kasu honetan ere ikastaroa aurrez aurre zein on-line egiteko aukera daukazue.
Ea!! Baten batek ez du behar duena topatu aurreko lerroetan aurkeztutako ikastaroen artean?? Ez dago arazorik!! Zuontzako BANAKAKOENTZAKO ZERBITZUA diseinatu dugu. Kasu honetan, zer behar duzuen ahalik eta zehatzen azaltzeko, onena da zuzenean gurekin harremanetan jartzea. Zuon zain gaude!!
Ez duzue esango aukera zabala eskaintzen ez dugunik, ezta?? Ala bada, zerbait behar baduzue, edozertarako ere, konfiantza osoz, badakizue non gauden!!