Aurten Bai Fundazioak 2019ko otsailean worldcafea antolatu zuen euskararen ingurune digitala zein den eta norantz doan aztertzeko asmoz. Bertan izandako hizlarien artean, Maite Goñik teknologiak euskararen irakaskuntzaren mesedean nola erabil daitezkeen azaldu zuen. Hitzaldi hari jarraituz, eta gaian gehiago sakontzeko, joan den azaroaren 30ean pare bat orduko saioa egin zuen barnetegian.
Bai worldcafean adituek egindako aurkezpen guztiak, bai ateratako emaitzak, baita Maite Goñiren bigarren saio hau ere behean jarri dugun helbidean ikus ditzakezue. Hala ere, barnetegian egindako bigarren aurkezpen horren nondik norakoak laburbilduko dizkizuegu ondoren.
Hasteko, Maitek teknologia, oro har, nola eta zein neurritan integra dezakegun azaldu zigun gaur egun hezkuntzan hedatzen ari diren joera metodologiko berriak erakutsiz. Behin horiek ezagututa, joera teknologikoen inguruan aritu zen, eta datozen urteetan aurreikusten diren teknologia erabilerak aurkeztu zizkigun. Ondoren, euskararen irakaskuntza eta ikaskuntzan erabilgarriak izan daitezkeen (eta denon eskura dauden) tresnak erakutsi zizkigun, bakoitza zertarako probestu daitekeen azalduta.
Bukatzeko, galderen tartera heldu aurretik, hausnarketarako bidea zabaldu zuen, hain zuzen ere, norbere garapen profesional zein pertsonalerako mundu digitalak eskaintzen duena nola eta zein neurritan erabili norbere ardura ere badela.
Hona hemen aurkezpena ikusteko lotura:
https://aurtenbai.eus/worldcafea.html