EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2021
Dakizuenez, abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna. Guztiontzat berezia den egun hori ospatzeko, ikasleon arteko LEHIAKETA txiki bat antolatzea erabaki dugu. Jakin nahi dugu zuentzat euskara zer den, euskaraz jakiteak edo ikasteak nola aldatu duen zuen bizitza, nola bizi duzuen euskara, edota nola bizi zareten eukaraz! Hau da, euskararen eta zuen arteko lotura zein den!
ZER EGIN BEHAR DA?
Oso erraza izango da, eta denbora gutxi beharko duzue egiteko! Euskararen eta zuen arteko harremana erakusten duen irudi bat (argazkia, marrazkia…) bidali beharko duzue, eta irudiari laguntzeko esaldi labur bat alboan. Ondoren, guri bidali, eta listo! Besterik ez!
PROPOSAMENAK BIDALTZEKO EPEA
Irudia eta esaldia bidaltzeko azken eguna abenduaren 2a izango da, eta Euskararen Nazioarteko Egunean bertan esango dugu irabazlea nor den.
NORA BIDALI
emailez: info@zornotzakobarnetegia.eus
Watsapetik: +34 609367570
SARIA
Epaimahaiak aukeratuko du argazki irabazlea, eta saria IKASTARO BAT EGITEKO BEKA izango da.
Oharra: ikastaroa aurrez aurrekoa izan beharko da, eta beka 2022ko martxora arteko ikastaroetan erabili ahalko da, martxoa bera barne.
Anima zaitez!