Abuztuko bigarrena_argazki bilduma
Abuztuko lehena_argazkiak
Udako lehena, denok harro egoteko modukoa!
Dakizuenez, normaltasun berria deritzon honetara egokituta hasi genituen udako ikastaroak duela pare bat aste. Bai etxea, bai langileak erabat egokituta eta prest izan gara lehen egunetik, eta etorri diren ikasleek ere erantzun ezin hobea eman diote aurrean izan dugun erronkari. Aldaketak izan ditugu, bai, baina, emaitza ikusita, esan dezakegu denok kontzientzia hartuta eta egoeraren berezitasuna erabat barneratuta izan ditugula. Hona hemen labur-labur ikastaroaren nondik norakoak (eta zenbait argazki!)
Gehiago irakurriArratsaldero, erronka!
Badira gurean ikastaro bukaeretan ohitura izaten diren pare bat kontu. Bata, afari mundial famatua da, normalean azken gauean egiten dugu mozorro festa parranderoa. Bestea, berriz, ikastaro horretako kanpo ekintzetako argazkiak blogera igotzea izaten da. Afariak atzo beharko zuen izan, baina ezin, konfinamenduan gaude eta! Aurrez aurreko kanpo ekintzak egitea ere ezinezkoa da; hala ere, klaseetatik aparte hainbat ekintza egiten ditugu online, eta horixe kontatzea bururatu zaigu gaurko, argazki eta guzti.
Gehiago irakurriETXEALDITIK EUSKARALDIRA
Urte bi joan dira jada euskaldunok 2018an lehen Euskaraldian parte hartu genuenetik. Txapa aldean jarrita ibili ginen ahobizi eta belarriprest andana, nor bere inguruan, euskararekin hartutako konpromisoari eusten. Erraz mantendu genuen emandako hitza batzuetan, beste batzuetan, agian, apur bat gehiago kostata; hala ere, itzelezko iraultza izan zela esan dezakegu saltsan sartuta ibili ginen guztiontzat. Ondorio, ideia, sentimendu asko jaso genituen egun haiek bukatu zirenean, baina batez ere , bat nabarmenduko genuke, hain zuzen ere, hurrengo Euskaraldia bizitzeko gogoa.
Gehiago irakurri