Zer egiten dugu euskaldunok lagun edo etxekoekin zerbait ospatu nahi dugunean? Bazkaria edo afaria antolatu. Beti! Eta zer da jatordu horien ostean egiten dugun ohikoena? Bada, musean jokatzeaz gain, ABESTU egiten dugu! Lagunartean gaudenean abeslari bihurtzen gara euskaldunok, zalantza barik!
Baietz eduki etxean, noizbait eta nonbait erabilitako euskal kantutegiren bat! Liburuxka zein folio tolestu pila izaten ohi dira, normalean. Zer esanik ez, behar ditugunean ezin topatu ibiltzen gara, zoro pare. Autobusetan ere ahaztuta geratzen dira, sarri, txangoak egiten ditugunean, eta ez gara gai fundamentuzko ale bat betiko gordetzeko!
Halako gogoetetan ibiliko zen agian Patxi Bridier ere; agian, hortik etorri zaio aplikazio berri bat garatzeko ideia. “Kantuz” aplikazioa da, hain zuzen ere, berak sortu duena.
Patxik berak, Gure Irratian azaldu duenez, berak bere kontura egin du etxean aplikazioa, eta, momentuz, 300 abesti jarri ditu eskuragarri. Oso aplikazio intuitiboa, erabilerraza eta argia sortu du Patxik; erabiltzaileek hala diote. Publiko txikia garenez gero, ez du aplikazioarekin dirua irabazteko asmorik; plazer duelako eta hain gustuko duen afizioa partekatzeko baizik.
Beraz, lagunok, plazer baduzue, hementxe utziko dizuegu lotura. Nork daki, hurrengo afari mundialean, baliteke denok telefonoa eskuan kantatzea!