ONLINE IKASTAROAK
Ikastaroen prezioak 2024-2025
- A2, B1, B2, C1 mailak: urritik abendura (3 hilabete): 300,00 €
- A2, B1, B2, C1 mailak: urtarriletik martxora (3 hilabete): 300,00 €
- A2, B1, B2, C1 mailak: apiriletik ekainera (3 hilabete): 300,00 €
- A2, B1, B2, C1 mailak: urritik ekainera (ikasturte osoa, 9 hilabete): 850,00 €
A1 eta C1 (16-18 urtekoentzat) maila prestatzeko - prezio bereziak 2024-2025
- A1 maila, C1 maila (16-18 urtekoak): urritik abendura (3 hilabete): 50,00 €
- A1 maila, C1 maila (16-18 urtekoak): urtarriletik martxora (3 hilabete): 50,00 €
- A1 maila, C1 maila (16-18 urtekoak): apiriletik ekainera (3 hilabete): 50,00 €
- A1 maila, C1 maila (16-18 urtekoak): urritik ekainera (ikasturte osoa, 9 hilabete): 100,00 €
INFORMAZIO GARRANTZITSUA - DIRULAGUNTZA BERRIAK: 2024-2025
C1 maila prestatzeko 16-18 urtekoentzat (2006, 2007 edo 2008an jaiotakoentzat) >>>
Online ikastaroak - ezaugarriak
Onlineko ikastaroek hiru atal dituzte:
- Programa (ikasleekin adostuta eta helburuari begira edo MOODLE plataforman barnetegiak berariaz sortutako ikastaroa, edo BOGA programa, edo biak)
- Mintzamen-saioak
- Tutoretzak
Programa: ikaslea bakarrik arituko da, bere kontura nahi duenean, Interneterako sarbidea beharko du horretarako eta astean gutxienez 5 ordu egin beharko du bertan. Ikasleak programa horretan unitateak izango ditu. Unitateek helburu bat izango dute, eta helburu hori lortzeko, ibilbide bat burutu beharko du ikasleak. Horrela, trebetasun guztiak lantzeko materialak izango ditu eskura, trebetasunak izango direlako helburu.
- Entzumenak eta irakurmenak modu automatikoan edo zuzenketa orria eskainiz zuzenduko dira, laburpena eskatzen ez bada, kasu horretan tutorearekin zuzenduko dira.
- Idazlanak tutoreak idazlanen gaineko feedbacka emango dio ikasleari, eta gero, tutoretzan irakasleak beharrezko joz gero, feedbacka horren gaineko azalpenak ere emango dizkio ikasleari.
- Bukatzeko, mIntzamena mintzamen-saioetan landuko da, beraz, nahiz eta programan agertu zer egin behar den mintzamena lantzeko, hori asteko mintzamen-saioan landuko da.
Mintzamen-saioak: mintzamen saioak aurrez aurrekoak edota onlinekoan izan daitezke eta astean ordu bateko saio bakarra da. Onlinekoak badira, jitsi meet plataforma erabilita. Mintzamen-saio horiek talde txikietan izaten dira 4 pertsona talde bakoitzean, eta unitatean burutu beharrekoak (gaia, elkarreragina, aurkezpena, kontakizuna,…) egiteko erabiltzen da.
Tutoretzak: Goizeko 8etatik gaueko 9ak arte. Bi asterik behin 30 minutu ikasle eta tutorearen artean adostutako orduan. Tutoretzak ere aurrez aurrekoak edota onlinekoak izan daitezke. Bertan tutoreak ikasleari informazioa eta argibideak emango dizkio, gero eta autonomoagoa izanda, ikasprozesuaren jabe izan dadin.
Matrikula egin nahi duzu?
Matrikula egiteko, deitu (946 308 304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.
Kutxabank : ES80 2095 0023 59 2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa