Zornotzako Barnetegia - 1992tik euskalduntzen
Zornotzako Barnetegiak 30 urteko ibilbidea ospatu du 2022. urtean. 30 urte dira Barnetegia helduentzako euskararen irakaskuntza murgildu zela; eta Aurten Bai Fundazioak kudeatu du, ordutik, zentroa.
1992tik, 30 urtetan izandako matrikulazio-datuek adierazten duten bezala, hainbat eta hainbat ikaslek jo dute Barnetegira euskaldundu asmoz. Horietako batzuk Administrazioaren programa espezifikoen bitartez etorri dira (IRALE, Osakidetza, Justizia, IVAP, Aldundiak eta abar); beste zenbait, enpresa pribatuen euskalduntze-prozesuei esker; eta ikasle asko, euren kabuz.
Gurekin ikasi duten atzerritarrak ere gogoratu nahi ditugu. Neurri handian, Eusko Jaurlaritzak mundu osoko unibertsitateetan babesten dituen euskara-irakurletzetako ikasleak eta, ondorioz, Etxeparek edo beste erakunderen batek beka emandakoak.
HABEk homologatutako zentroa garelako ez ezik, 24 orduko inguru euskalduna eskaintzen diegulako ere aukeratzen gaituzte ikasleek; euskaraz bizitzeko abagunea ematen diegulako eta, horrela, euskara euren bizimoduan barneratzekoa. Aurrekoek zein kalitate handiko irakaskuntzak, emaitza akademiko onak biek ere dakartzate.
Ekitaldira hainbeste bidelagun etorri ziren: HABEren zein Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak, ordukoak eta hasierakoak; euskararen erreferenteak, gurekin egitasmoak eta erronkak partekatu izan dituztenak; gurekin ibilitako irakasleak; eta, zelan ez, gure proiektua, Zornotzako Barnetegia, bizirik mantentzen duten ikasleak. Eskerrik asko guztioi!
Aurten Bai Fundazia eta Zornotzako Barnetegia - egindako lanak
- 1986-1990, Alfabetatze kanpainak Bizkaian: Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, herri gehienetan taldeak sortu ziren, eta ikasturte bakoitzean 1.000 pertsonatik gora aritu ziren aipatu taldeetan.
- 1990-1993, Argentinan euskara eskolak: Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Bertan urtean barnetegi bi eratzeaz gain, 1993.ean 20 ikasle bekadun Zornotzako Barnetegira etorri ziren. Horiek bultatu ondoren, Argentinako Euskal Etxeetan euskara eskolak ematen hasi eta egungo sarea eratu zuten, hau da, orduko ikasleak egungo irakasleak dira.
- 1990-1992, LETRAKIT kanpaina: Euskaltzaindiak babestutako erakusketa ibiltaria, honen helburua euskal literatura bultzatzea izan zen.
- 1991-2004, Euskara irarkulegoa: Poznaneko Adam Mickiewicz Unibertsitatearen Hispaniako Filologiaren Fakultatean (Polonian). Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta.
- 1991-2010, KLASIKOAK: Literatura klasiko unibertsaleko euskarazko itzulpenen bilduma. UPV-EHUko Euskara Institutuarekin lankidetzan egindakoa eta BBVA Fundazioak babestuta.
- 1994-1997, LARRAMENDI: Euskara-eskolak programatzeko eta materiala kudeatzeko programa informatikoa. Programak materialak gaika eta trebetasunka sailkatuta ditu. Honez gain, erabiltzaileari programazio berriak egiteko aukera ematen dio. Ulibarri euskaltegiarekin eta EITBrekin elkarlanean egindako lana.
- 1995-2000, HEZINET: Euskara irakasteko tresna telematikoak sortzeko proiektua. EHUko Informatika Faltutatearen, HABEren eta BASS enpresaren lankidetzarekin burututako proiektua.
- 1998-2010, HGBE/EBLUL: Bureau hau Europako elkarte bat izan da, eta bere baitan Europako Batasuneko herrietan dauden hizkuntza-gutxiengoak eta hizkuntza gutxituak biltzen zituen. Erakunde honek, Aurten Bai Fundazioak eskatuta, Nafarroako Gobernuak euskarari ematen dion tratua salatu zuen.
- 1999- 2001, CIBERBIBLIO: Ordura arte Euskal Herrian editatutako programa interaktiboz osatutako liburutegi birtuala, EHUko Informatika Falkutaterekin lankidetzan egindakoa.
- 2004-2006, HATOR: El Correo egunkariarekin batera euskara hutsean gazteei zuzendutako interneteko ataria.
- 2000-2007, BOGA: Euskara internet bidez ikasteko programa. Egun HABEk euskara online ikasteko euskaltegien esku jartzen duen programa bakarra, horregatik da programa hau euskaltegi gehienek eskaintzen dutena.
- 2007-2010, EUSKAL GRAMATIKA sarean: UPV-EHUko Euskara Institutuak Espainiko Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak burututako euskal gramatika onlineren babeslea.
- 2010 DENDAKETAN- Batez ere, salmenta arloko profesionalei zuzendutako euskara ikastaroa. Joko didaktikoen antzean diseinatuta dago, eta, bertan, saltokietan ohikoak izaten diren egoerak simulatzen dira.
- 2014-2022. 2014tik 2022ra urtero berritu izan da ETXEPARErekin dugun hitzarmena. Hitzarmen horri esker, Etxeparek mundu zabalean dituen irakurletza sareko euskal ikastetetan ari diren ikasleek ikastaroak egin dizekete Zornotzako Barnetegian.
- 2018. GARABIDErekin hitzarmena. Hitzarmen honen helburua da Mapuzugun hizkuntza (mapucheen hizkuntza) berreskuratzeko garatzen ari diren barnetegien dinamikak indartzea.
- 2018/2019. ESKOLA FUTURA. Akitania Berriko unibertsitateetako ikasleek formakuntza trinkoa jaso zuten Zornotzako Barnetegian etorkizunean euskara-irakasle izateko.
- 2019ko otsaila: WORLD COFFE. Aurten Bai fundazioak World Coffe-a antolatu du “Ikaskuntzaren ingurumen digitala: joerak, garapenak eta lehentasunak” lelopean.
- 2020ko azaroa. Hitzarmena AZTARNArekin. Babesletza-akordioa “Hesia urraturik: Xabier Lete in memoriam” oratorio sinfoniko-korala argitaratzeko.
- 2020ko abendua. Hitzarmena Academia Vasca de Derecho - Zuzenbidearen Euskal Akademia AVD-ZEA. erakundearekin. Zuzenbide arloko euskararen esamoldeak eta hiztegia zabaltzeko lankidetza hitzarmena.
- 2022ko apirila. Caritas Euskadik eta Aurten Bai Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute migratzaileei eta baliabiderik ez duten edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei euskara ikastea errazteko.
- 2020-2022. Resurrección Maria de Azkueren Hiztegi hirueleduna digitalizatzea eta webean abiaraztea.
- 2021-2022. Jakinola Maison des Langues erakundearekin egindako proiektu mugakidea Amets Arzallusen Miñan liburua Euskararen B1 mailarako didaktikoki moldatzeko.
- 2021-2023 Euskara ikasteko aplikazio berriak sortzea Andorid eta iOS mugikorretarako: BOGA1, BOGA2, Euskaltzaindiaren Arauak lantzen.