AHOZKOA LANTZEKO IKASTAROAK
Azterketa idatzia gainditu duzu eta ahozko adierazpenerako trebetasunak indartu behar dituzu? Ikastaro horiek zuretzat dira.
B1, B2 eta C1 mailak
IVAPeko ahozko azterketak prestatzeko ikastaro telematikoa
IVAPeko ahozko azterketa egin behar duzu?
Abendu honetan, Zornotzako Barnetegiak IVAPeko ahozko azterketa prestatzeko ikastaro telematikoa antolatuko du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 946 308 304 telefonora edo idatzi info@zornotzakobarnetegia.eus helbidera.
Neguko ikastaroak - 3 astekoak
Maila | Datak | Egunak | Prezioak: pentsio osoan | Prezioak: pentsio erdian |
B1 | Azaroaren 4tik 22ra | 15 | 489,00 € | 408,00 € |
B2 | Azaroaren 4tik 22ra | 15 | 489,00 € | 408,00 € |
C1* | Azaroaren 11tik 29ra | 15 | 489,00 € | 408,00 € |
* Hemen Prezio bereziak, HABEren dirulaguntzarekin, C1 prestatzeko 16 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat
Asteburuetako ikastaroak
DATAK:
Asteburuetan, larunbat eta igande goizez: azaroak 2-3, 9-10, 16-17, 23-24
EZAUGARRIAK:
Aurrez aurrekoak eta barnetegian bertan dira.
Eskolak larunbat eta igandean, egun bietan, goizeko 8:30etatik 14:00ak arte.
HABE eta IVAP erakundeen azterketak prestatzeko denez, azterketa ereduak lantzen dira. Ikastaroak oso laburrak direnez, beste helbururik ez dute.
PREZIOA: asteburua 74 euro
Izena emateko epea: Plazak agortu arte
Matrikula egin nahi duzu euskara ikastaroan?
Matrikula egiteko, deitu (946 308 304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.
Kutxabank : ES80 2095 0023 59 2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa